Asier Mendizabal E. Chillida Katedran antolatutako jardunaldietan izango da

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-07-02

Frankfurteko Goethe unibertsitatean ematen den euskal ikasketen Eduardo Chillida Katedraren baitan bi eguneko jardunaldak antolatu dute, artearen inguruan. Uztailaren 6 eta 7 bitartean hainbat ekintza, eztabaida eta hitzaldi antolatu dituzte bertan, 2018ko programa akademikoaren ekintza osagarri moduan, eta gonbidatuen artean Asier Mendizabal euskal artista izango da bertan parte hartzen.

Egungo arteari buruzko eztabaidari euskal arteak egiten dion ekarpena azalduko du Mendizabalek “Inflexion. A case from the belated basque advantgarde” izeneko esku-hartzean. Gainera, arte plastikoetako produkzioari buruz ere arituko da bertan. 

Lantegi honetan, material ezberdinen arteko erabilera integratzaileari buruz eta egungo eskulturak tradiziozko eskulturekiko duen harremanari buruz hausnartu eta hitz egiteko espazioa sortu dute, Assemblage hitz gakoaren inguruan. Sormen prozesu horretan egunerokoarekiko eta gizartearekiko edo gizarteekiko harremana nola lantzen den aztertu nahi dute bereziki.

Eduardo Chillida Katedra Frankfurteko Johann Wolfgang Goethe Universität unibertsitatean dagoen Katedra da eta euskal arteari buruzko irakaskuntza espezializatua eta ikerketak sustatzea du helburu. 2018ko programa Tobias Vogt Arte Garaikidearen Historia eta Teoriako irakasleak eman du.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu