Basque Yourself! Udako ikastaro bat baino gehiago Donostian

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-02-29

EHUko Udako Ikastaroek eskaintza aberastuko dute aurten Basque Yourself! 1st International Summer School programaren bitartez;  Donostian burutuko den ikastaro honek mintegiez eta kultur eta aisialdiko jarduerez betetako progama eskainiko die Euskal Herriko kulturari eta identitateari buruzko jakin mina dute unibertsitateko ikasleei.

Eskaintza berritzaile honen berri eman zuten otsailaren 29an Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak, Carmen Agoués EHUko Udako Ikastaroetako zuzendariak eta  Mari Jose Olaziregik, programaren koordinatzaile akademikoak eta Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapenerako eta Hedapenerako zuzendaria denak. Adierazi zutenez, ikastaroaren helburua nazioarteko sona duten adituek gidatuko duten punta-puntako eskaintza akademikoa ekartzea da, eta, era berean, euskal kulturan biziki murgiltzeko parada ere eskaintzea.

Basque Yourself International Summer School ikastaroa ekainaren 26tik uztailaren 15era bitartean egingo da, Donostian. Izena ematen duten partaideek goi mailako prestakuntza akademikoa jasoko dute mundu osoan prestigio handia duten profesionalen eskutik, eta, horrez gain, erabat murgilduko dira euskal kulturan eta hizkuntzan. Antolatzaileek prentsaurrekoan adierazi dutenez, "proposamen berria eta erakargarria da; honekin, Eman ta zabal zazu euskal unibertsitate publikoaren leloari jarraikiz, gure mugarri akademikoak ikusarazi eta euskal kulturarako murgilketa bat eskaini nahi dugu".

Edonork eman dezake izena baina bereziki euskal diasporako zein nazioarteko unibertsitarioek, betiere Euskal Herriko kulturaren eta nortasunaren gaineko interesa badute. Ikastaroan 12 ECTS kredituko programa askotarikoa eta osatua eskainiko da: besteak beste, eskolak eta mintegiak, euskara ikastaro bat, kultur eta jolas jarduerak, txangoak (Euskal Kostaldeko Geoparkera, sanferminetara, Bilboko Guggenheim Museora eta Albaola Euskal Itsas Faktoriara, esaterako), erakusketetarako bisitaldiak eta hiriko gastronomia elkarte batean jateko aukera. Ikastaroa ingelesez emango da, eta 1.800 euro ordaindu beharko da matrikula egiteko (ekainaren 1era arte egongo da formalizatzeko). Unibertsitate kideak koordinatzaile bat izango du berekin une oro, eta, eskatzen badu, buddy edo ikasle boluntario batek jarraibideak emango dizkio egonaldiaren lehen egunetan.

(...)

Lehen egunean, ekainaren 26an, ikastaroko partaideek gainerako kideak ezagutu ahal izango dituzte jai giroan, antolatzaileek ongietorria emateko egingo duten Welcoming Party edo Ongietorri Ekitaldian. Hurrengo hiru asteetan, ikaskideak eskolak eta mintegiak hartuko dituzte izen handiko irakasleen eskutik: William Douglass, Carsten Sinner, Oscar Alvarez, Bernardo Atxaga, Montserrat Guibernau, Brad Loewen, Kepa Junkera, Sergio Escribano...

Askotariko gaiak jorratuko dituzte ikastaroan: euskal musika, literatura eta dantza, zinemaren munduko euskaldunak, itzulpengintzari eta hizkuntza gutxituei buruzko ikerketak, Maineko bakailao arrantza, Ipar Amerikako euskal diaspora…

Ikasle matrikulatuek, halaber, aukera izango dute Udako Ikastaroen eskaintza zabaleko beste lau mintegi egiteko; aurten, besteak beste, giza zientziei, gizarte zientziei eta zientzia esperimentalei buruzko goi mailako biltzarrak eskainiko dira.

Bestalde, ikastaroaren programatik kanpo, antolatzaileek ikasleen esku jarriko dute hiriko askotariko eskaintza kultural eta ludiko zabala: surfa, gaztelania ikastaroa, pintxo dastaketa… Kultur murgilaldi horri esker, ikasle bisitariek hurbilagotik ezagutuko dute gure errealitatea.

Basque Yourself First International Summer School ikastaroari buruzko informazio gehiago:

http://www.ehu.eus/es/web/basque-yourself/home

Izena emateko epea zabalik dago honezkero!  Argibide gehiago, hemen!

Argazkia: Nagore Iraola UPV / EHU

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu