Chillida eta bere Garaikideak. Nazioarteko Kongresua Frankfurten

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-06-29

Etxepare Euskal Institutuarekin batera eratutako Eduardo Chillida Katedraren sorkuntzaren harira, Frankfurteko Goethe Universität-ek  eskultorea, euskal egilearen  artelana  eta bere garaikideak ardatz izango dituen nazioarte mailako kongresua antolatu du. Ekitaldia Frankfurteko Goethe Universität-aren Mendebaldeko Kanpusean egingo da uztailak 3 eta 5 bitartean, Forma-Materia-Espazioa: Chillida eta bere Garaikideak izenburupean.

Chillidak, sarritan, euskarriaren espezifikotasuna eta formaren metafisika nabarmentzen duen  diskurtso artististiko eta filosofikoaren alorrean kokatzen zuen bere obra . Berak, Brancusi, Braque eta Giacomettiren lan artistikoaren  izaera zuen eredutzat; eta Martin Heideggerrekin izan zuen hartu-eman filosofikoari esker, “izate” infinitu propioa duen  espazio ontologiko gisa ulertzen den espazio eskultorikoaren nozioa garatu zuen.

Kongresuak Chillidaren adierazpenetan oinarritutako ohiko interpretazioen inguruan berriz hausnartzen du: estetika modernistaren etenik gabeko jarraipentzat hartu beharrean salbuezpenezko irakurketa bat eginez, hots, garaikide dituen Donald Judd, Sol LeWitt  eta  Anthony Caro artista minimalista eta kontzeptualen artean kokatuz.

Kongresu honen kontzeptua ,  Artearen Historiaren Institutuan garatu da, Goethe Unibertsitatean,  Jon Wood (Henry Moore institutua, Leeds), Thomas Kirchner (artearen historiaren foro alemana , Paris)  eta Carl Justi elkartearekin elkarlanean.

PROGRAMA  Forma-Materia-Espazioa: Chillida eta bere Garaikideak

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu