Etxepareren patronatuaren bilera ospatu zen atzo

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-07-12

Iñigo Urkullu lehendakaria izan zuen mahaiburu atzo arratsaldean lehendakaritzaren egoitzan burutu zen Etxepare Euskal Institutuaren patronatuaren bilerak. Bertan 2016 urteko jardueren berri eman zen, baita datozen lau urteetarako ildo estrategikoen berri ere.

Iñigo Urkullu lehendakaria izan zuen mahaiburu atzo arratsaldean lehendakaritzaren egoitzan burutu zen Etxepare Euskal Institutuaren patronatuaren bilerak. Bertan 2016 urteko jardueren berri eman zen, baita datozen lau urteetarako ildo estrategikoen berri ere.

Lehendakariaren agurraren ostean eta aurreko bilerako akta ezagutzera eman eta gero, Institutuko zuzendariak, Miren Arzalluzek, patronatuko kideei 2016 urteko kontuak eta kudeaketa txostena aurkeztu zizkien. Horrekin batera, 2017 urteko aurrekontuen berri ere eman zien.

Halaber, datozen lau urteetako ildo estrategikoen aurkezpena egin zuen Arzalluzek. Alde batetik, bertako erakunde publiko eta kultur eragileekin koordinazio eta lankidetza eraginkorragoa bilatuko du Institutuak, helburu horrekin koordinazio eremuak identifikatuz eta lan dinamika eraginkorragoak martxan jarriaz. Bestetik, hazkunde kualitatiboaren bideari helduko dio, jada sortuak dauden sareak sendotuz eta beste erakunde batzuekin lankidetzan arituz.

Era berean, nazioarteko erakunde eta kultura panoraman herri-irudi nabarmen bat proiektatzeko eta euskal sortzaileen eta hauen lanen ikusgaitasuna areagotzeko ekintza eta komunikazio estrategia berria diseinatuko du.

Azkenik, eta kultur diplomaziaren alorrari dagokionez, Etxeparek EUNICen (Europako Kultura Institutu Nazionalen sarea) duen eragina eta mugaz gaindiko kultura lankidetza areagotzea izango ditu helburu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu