Goitituludun antzerkia atzerriko programatzaileentzat dFERIA azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-03-06

Gaur hasita –martxoak 6- eta hilaren 9ra arte Donostiako arte eszenikoen dFERIA azoka burutuko da. Bertan, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, eta Aquitaine.eus programaren baitan, Tanttaka Teatroaren eta Victoria Eugenia Antzokiaren Soka antzezlana frantses eta ingeles goitituluekin ikusi ahal izango da.

Gaur hasita –martxoak 6- eta hilaren 9ra arte Donostiako arte eszenikoen dFERIA azoka burutuko da. Bertan, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, eta Aquitaine.eus programaren baitan, Tanttaka Teatroaren eta Victoria Eugenia Antzokiaren Soka antzezlana frantses eta ingeles goitituluekin ikusi ahal izango da.

Honek zabalkunderako aukerak emango ditu, atzerriko programatzaileek antzezlana ikusi eta euren herrialdeetako antzokietan euskarazko bertsioan (goitutuluekin) programatu ahal izan dezaten. Esaterako, Akitaniako eskualdeko programatzaileak izango dira bertan antzezlana ikusten.

Soka ostegunean, martxoaren 9an, estreinatuko da, 13:00etan, Victoria Eugenia antzokian. Soinketako irakasle batek 11 urteko mutiko baten gorpua aurkitzen du, gimnasioko sokatik urkatuta, eta hori da antzezlanaren abiapuntua. Gertatutakoaren erruduna balitz bezala, bere inguruak baztertuta, Igorrek errua eta erantzunkizunaren arteko mugak marrazten diren bilaketa bati ekingo dio.

Gainera, aurten Etxepare Institutua eta dFERIA azokaren arteko lankidetza haratago joango da, dFERIA Abroad ekimenarekin. Honi esker, bi euskal leiho antolatuko dira Uruguaien (Festival Internacional de las Artes FIA) eta Montevideon (Sala Verdi), euskal arte ezenikoko profesionalen ikusgarritasuna areagotu eta euren jarduera merkaturatzeko xedez.

Esan bezala, Aquitaine.eus proiektuaren baitan kokatzen da dFERIArekin 2015az geroztik egiten den elkarlana, Akitania-Euskadi Euroeskualdeak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Kultur Erakundeak sinatutako lankidetza hitzarmenaren baitan, hain zuzen. Hitzarmenaren bitartez sinatzaileak lankidetzan ari dira bi norabidetan: batetik, Ipar eta Hegoaldeko euskal kultur sortzaileen lanak Akitaniako diziplina ezberdinetako jaialdi eta ekitaldietan erakusten dituzte; bestetik, Akitaniako eta Euskadiko kultur sortzaile eta eragileen arteko mugaz gaindiko harremanak eta elkarlana sustatuko da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu