´Handia´ filmak irekiko du Parisko Different! 11 zinema jaialdia

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-06-18

Different! L’autre cinéma espagnol zinema jaialdia urtero burutzen da Parisen, eta aurten ere, euskal zinemagintza bertan izango da. Ekainaren 20tik 26ra bitartean antolatu den 11. edizioan Aitor Arregi eta Jon Garañoren Handia filma ikusi ahal izango da.

Ekainaren 20an, euskal filmak emango dio hasiera jaialdiari eta bi zuzendariak gonbidatu dituzten filma aurkeztera Xabi Barzosa ekoizlearekin batera. Ibilbide arrakastatsua izan du pelikulak 2017an Donostiako Zinemaldian estreinatu zenetik. Jaialdi ugaritan izan da, eta garaikur ugari jaso ditu filmak zein lan-taldeak. Aipatzekoak dira 2017ko Goya sarietan lortutako 10 garaikurrak. Sarien historian garaikur gehien lortu dituen hirugarren filma da.

Altzoko handiaren istorioan du jatorria argumentuak. Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikustekoordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua.

Ikusi programa osoa erantsitako dokumentuan. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu