Harkaitz Canoren idatziak hautatu dituzte "Best European Fiction 2016" bildumarako

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-12-15

Aurten zazpigarrenez, urtea bukatzearekin batera Best European Fiction 2016 bilduma argitaratu dute, nazioarteko idazleen testuekin, eta edizio honek Harkaitz Cano euskal idazlearen idatziak barneratu ditu. Ohi bezala, ingelesera itzulitako lanen bildumak hizkuntza gutxituei eta literaturaren aniztasunari garrantzi berezia eman nahi izan die eta 29 idazleren lanez eta Jon Fosseren hitzaurreaz osatua dago.

“Harkaitz Cano & Andoni Aduriz. From: Mugaritz B.S.O.” lana hautatu dute aurtengo bildumarako. Mugaritz jatetxe entzutetsuko sukaldariaren eta idazlearen arteko proiektu kolektiboaren emaitza da hori: Canok testuak idatzi zituen Adurizen platerak –askok artelantzat jotzen dituztenak- lagutzeko. Amaia Gabantxok horietako hiru itzuli ditu, eta errezetekin batera argitaratu dira Best European Fiction 2016 lanean.

Bilduma honen bitartez, idazle eta lan berriak ezagutzera ematen zaizkio nazioarteko irakurlegoari zein kritikariei, ingelesezko itzulpenetan. Europar fikzioa bizirik eta indartsu dagoela frogatzen du duela bost urtetik hona argitaratzen den liburuak eta gainera, herrialde txikietako lanei bultzada berezia ematen die, askotan hizkuntza handienen itzalpean geratzen baitira.

Ikusi bildumak barneratzen dituen lan guztiak hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu