Izen-emate epea zabalik WOMEX munduko musiken azokarako

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-02-09

WOMEX topaketak, munduko musiken nazioarteko azokarik garrantzitsuenak, 23. edizioa antolatu du urriaren 25etik 29ra bitartean, Katowice hirian (Polonia). Azoka garrantzitsu honen baitan mundu osoko taldeek euren lanak aurkezteko aukera dute, eta proposamenak aurkezteko epea ireki berri da. Esteka honen bitartez egin daiteke eskaera, eta azokak berak aukeratuko ditu taldeak.

Aurten ere, euskal musikak berezko lekua izango du WOMEXen, Musika Bulegoak Etxepare Institutuaren laguntzaz kudeatutako Basque Music standean. Era berean, Institutuak babesa ematen die azokan parte hartzen duten euskal taldeei.

WOMEX mundu osoko musika industriari zuzendutako nazioarteko sareen plataforma da . Ekimenak mundu osoko profesionalak batzen ditu bost egunez, urtero leku ezberdin batean. 90 herrialde ezberdinetako 1500 enpresa inguru eta 2400 ordezkaritik gora biltzen ditu, horien artean kazetariak, ekoizleak, editoreak, banatzaileak, programatzaileak…elkartzen dira.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu