Minority Arts. No Minor Issue! mintegia Europako Parlamentuan, euskal kulturaren partaidetzarekin

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-03-02

Artea eta kultura garrantzi handikoak dira edozein gizartetan, identitateari, politikei eta ikusgarritasunari dagokionez. Hizkuntza minorizatuez ari garenean, hizkuntza horri lotutako artea ezinbestekoa da,  hurbileko hartzaileen neurria txikia bada ere. Baina nork esan du sortze-lan hori interesgarria ez denik audientzia zabalago batentzat? Mundu mailako ospea izango duen literatura hizkuntza gutxitu batean idatz daiteke, eta antzerki lanak edozein hizkuntzan estreina daitezke. Eta zein dira Europa Batasunak literatura eta antzerkigintza horiei eskaintzen dizkien aukerak  ? Eta erronkak?

Gai hauek guztiak aztertzeko eta kultur politiken ardura dutenen artean eztabaida pizteko asmoz, Finlandiako Swedish Cultural Foundation erakundeak nazioarteko mintegi bat antolatzen du urtero. Aurtengoa martxoaren 4ean izango da, Europako Parlamentuan –Alitero Spinelli eraikinean, Bruselan-, Minority Arts. No Minor Issue. Support for Culture in Minority Languages izenburupean.  Eta aurtengoan  euskal kulturak berezko tokia izango du programan: Kirmen Uribe idazleak eta Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendariak euskal literatur itzulpengintzari eta zabalkundeari buruz ariko dira, Alexandra Büchler  Literature Accross Frontiers erakundeko zuzendariak  moderatuko duen mahai-inguruan, Finlandia eta Suitzako idazleen eta ordezkarien ondoan.

Jarrai ezazu zuzenean, streaming bitartez, web orri honetan: http://www.kulturfonden.fi/sv/start/

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu