Irudika: nazioarteko ilustrazio topaketa profesionala

Euskara. Kultura. Mundura.

Irudika: nazioarteko ilustrazio topaketa profesionala
  • 29
    Urr 2020
    31
    Urr 2020
    Online

Gaurtik eta hilaren 31ra bitarte luzatuko da IRUDIKA: Euskal Irudigileak (Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionala) elkarteak antolatzen duen ilustrazio arloko topaketa profesionala. Aurreko urteetan topalekua Gasteizko Artium Museoa izan bada ere, laugarren edizio honetan topalekua %100 birtuala izango da. Antolatzaileak gogor aritu dira aurten lanean hurbileko esperientzia bat eskaintzeko, nahiz eta urrunetik izan.

Hala, aurtengo plataforma digitalak zerbitzu bereziak eskainiko ditu: mezularitza zuzeneko intranet bat (parte-hartzaileen artean erabiltzeko), hitzorduetarako bilera-gelak eta baita galeria pertsonal bat ere. Guztia IRUDIKAren helburuak lortzeko, profesionalei etengabeko prestakuntza espezializatua ematea, hemengo eta atzerriko hitzaldien bidez, eta mintegi sorpresak eta hitzordu profesionalak antolatuz.

Online izango denez, sare profesional zabalagoa sortzeko aukera emango die ilustratzaile, agente, liburu-denda eta argitaletxeei. Halaber, plataforman kategoria ezberdineko profesionalekin hitz egiteko aukera emango da; ilustratzaile, salmenta-eragile, enpresa, argitaletxe, liburutegi eta liburu-dendekin, besteak beste. Parte-hartzaile bakoitzak bere komunitate propioa eraiki eta Sektore Paraleloak, Argitaletxe Mundua eta ilustrazio Mundua atalen edukiez gozatu ahal izango du. Prestakuntza-saioak digitalak direnez ez dute izango ikusle mugarik.

Bestalde, Sektore Paraleloak ataleko aurtengo gaia Muralismoa eta Street Art-a da. Artista gonbidatuek ezin dutenez bidaiatu, profesional akreditatuak izango dira atzerriko kaleetara bidaia egingo dutenak.

Uruguai, Québec (Kanada) eta Frantziako gonbidatuek elkarlanean sortu duten edukia eta Euskadin bertan sortutakoa hilabetez egongo da ikusgai plataforman. Euren estudio, etxe, bulego eta abarretako ateak jo dira eta ilustrazio eta argitaletxe munduarentzat biziki interesgarriak diren solasaldiak antolatu dituzte. Guztia gaztelaniara, ingelesera, euskarara eta frantsesera itzultzeko konpromisoa hartu da.

Québecekin konexioa

Aurtengo edizioak Québecetik jasoko duen parte-hartzea nabarmena da. Marc-Olivier Lamothe ilustratzaile-muralgilea; Thomas-Louis Côté, Quebec BD komiki jaialdiaren zuzendaria; Frederic Gauthier, La Pastèque argitaletxeko fundatzailea; eta Ilustration Quebec elkartetik, Anne-Julie Dudemaine, Mathieu Potvin, Genevieve Bigué ilustratzaileak dira 2020ko programan parte hartuko duten Quebeceko profesionalak.

Eusko Jaurlaritzak, Euskadi-Basque Country estrategiaren baitan, Euskadiren kanpo harremanetarako eta nazioartekotzerako estrategikotzat hartutako lurraldeen artean dago Québec. Aurten hasitako Québec-Pays Basque 2020-2021 egitasmoaren testuinguruan kokatzen da Euskal Irudigileek Québeceko presentzia bultzatu izana.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu