Holandako Frisian kokaturik dagoen Leeuwarden hirian euskararen inguruko astea egingo da 2018ko Europako kultur hiriburua dela eta antolatu duten jarduera programa zabalaren baitan. Afuk (frisiera eta frisiar kultura sustatzen dituen erakundea), Euskaltzaleen Topagunea eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko elkarlanari esker uztailaren 1etik 8ra euskara izango da protagonista Language Pavilionen (Hizkuntzen Pabilioia). Egitasmoak Europako hizkuntza txikien aniztasuna erakutsi, hizkuntza horien arteko harremanak estutu eta hizkuntza aniztasunaz kontzientzia hartzea ditu helburu.
Geure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, zure erabiltzaile-esperientzia hobetzeko, eta, zehazki, tokiaren funtzionamendua bermatzeko eta webgunearen propietateak eta funtzionaltasunak neurtzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu. Informazio gehiagorako, kontsultatu cookie-i buruzko gure politika.