Aurten ere, Etxepare Euskal Institutuak akordio bat sinatu du AEK kooperatibarekin, 21. Korrikaren egitasmoari babesa emateko. Akordio horri esker, Institutuak munduan zehar dituen Unibertsitateetako irakurletzetan, eta “Euskara Munduan” programaren baitan laguntzen dituen Euskal Etxeetan, Korrikarekin lotutako hainbat ekintza antola daitezen arduratuko da.
Albisteak - Euskara

Euskal artista eta sortzaileen talentua ikusteko aukera izango da Eskozian urtean zehar burutuko diren 20tik gora kultur ekitalditan. Etxepare Euskal Institutuak antolatutako programak Eskozian eta nazioartean euskara eta euskal kultura ezagutaraztea eta prestigioa ematea du xede. Kultura, arteak eta hizkuntzaren bidez Eskoziarekin estutzea bilatzen duen egitasmo honek Eusko Jaurlaritzaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundien laguntza jaso du.

Aurten lehenbiziko aldiz egin da Euskaraldia, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte. Ekimen honek, 11 egunez euskararen erabilerari bultzada ematea zuen helburu, 12. egunetik aurrera gizartean aldaketa bat eragin zezan. Horretarako, izena ematerakoan bi rolen artean aukeratu behar zuen jendeak; ahobizi (11 egun horietan euskaraz ulertzen zuten guztiei euskaraz egin, eta ezezagunei lehen hitza euskaraz egingo zietenak) ala belarriprest (11 egun horietan euskaraz zekitenei beraiekin euskaraz egitea eskatuko zietenak, nahiz eta hauek erdaraz erantzun).

1928ko azaroaren 18an, Die baskische Venus (Venus euskalduna) izenburuko opera estreinatu zen Leipzigen. Hermann Hans Wetzler konpositore alemaniarraren opera bakarra izan zen hura, baina, tamalez, haren libretoa bakarrik mantentzen da gaur egun, partitura galduta baitago. Lan paregabe eta interesgarri honen 90. urteurrena ospatzeko, azaroaren 29an, osteguna, hari buruzko hitzaldia antolatu da Leipzigeko Unibertsitatean, arratsaldeko 17:15ean.

Etxepare Euskal Institutuak, Finlandiako hiriburuko Unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakatsiko duen irakurle bat hautatzeko deialdia ireki du azaroaren 21ean, jada abian dagoen 2018-2019 ikasturtean bertan lan egin ahal izateko. Interesdunek abenduaren 5era bitarte dute denbora hautagaitzan izena emateko.

Euskal literaturak ahotsa izango du beste behin azaroaren 24tik abenduaren 2ra egingo den Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (FIL). Urtero milaka profesional, editore eta egile elkartzen dira Iberoamerikako literatura jaialdi handienean eta lehen lerroko hainbat izenekin batera, Juan Kruz Igerabide (Aduna, 1956) bertan izango da, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, euskal literaturari ikusgaitasuna emateko.

Terminologia Gailurra bi urtean behin egiten da Europako leku desberdin batean, eta bertan biltzen dira Europar Batasunean eleaniztasuna sustatzeko plataforma sendo baten alde terminologiaren arloan lan egiten duten erakunde eta organismo guztiak. Aurten Donostian egingo da Terminologia Gailurra, Kursaal Jauregian, azaroaren 22an eta 23an

Euskara eta Euskaraldiaren oihartzuna Europa eta Ameriketako hamaika txokotara iritsiko da Etxepare Euskal Institutuaren nazioarteko irakurletza sarearen bidez antolatutako kultur programa eta jardueren bidez. Horrela, Institutuak munduan zehar sare akademiko horren bidez euskara ikasten ari diren 1.500dik gora ikasleen artean ere zabalduko du ariketa kolektibo hau, beti ere tokian tokiko egoerara egokituz, euskararen erabilera indartzeko eta ikasgeletatik haratago eramateko.

Euskara eta Euskaraldiaren oihartzuna Europa eta Ameriketako hamaika txokotara iritsiko da Etxepare Euskal Institutuaren nazioarteko irakurletza sarearen bidez antolatutako kultur programa eta jardueren bidez. Horrela, Institutuak munduan zehar sare akademiko horren bidez euskara ikasten ari diren 1.500dik gora ikasleen artean ere zabalduko du ariketa kolektibo hau, beti ere tokian tokiko egoerara egokituz, euskararen erabilera indartzeko eta ikasgeletatik haratago eramateko.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte 11 egun euskaraz bizitzeko ariketa sozialean hartuko dute parte Etxepare Euskal Institutuko lankideek ere. 11 egun horietan, eguneroko lanean, Ahobizi izango dira.