Otsailaren 14tik 17ra bitarte iraungo du aurtengo Bruselako Liburu Azokak. 50. urtea beteko duen zita honetara, bi euskal idazle eta itzultzaile bat gonbidatu dituzte, elkarrekin jarduera batean parte hartzeko: Karmele Jaio, Mikel Santiago eta Edurne Alegria.
Albisteak - Literatura

Indiako Kerala estatuan, Kohzikode hirian, urtero egiten den Kerala Literature Festival (KLF) jaialdian izan da Harkaitz Cano idazlea. Besteak beste, poesia itzulpengintza tailer batean parte hartu du, nazioarteko hainbat idazlerekin batera. Hau ez da autorea herrialde horretara joaten den lehenengo aldia; iaz Hyderabad hiriko literatura jaialdian izan baitzen, hainbat ekintzatan parte hartuz.

Euskal artista eta sortzaileen talentua ikusteko aukera izango da Eskozian urtean zehar burutuko diren 20tik gora kultur ekitalditan. Etxepare Euskal Institutuak antolatutako programak Eskozian eta nazioartean euskara eta euskal kultura ezagutaraztea eta prestigioa ematea du xede. Kultura, arteak eta hizkuntzaren bidez Eskoziarekin estutzea bilatzen duen egitasmo honek Eusko Jaurlaritzaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundien laguntza jaso du.

Juan Kruz Igerabide idazlea Mexikon izan zen azaroaren 23tik 27ra bitarte, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokak (FIL Guadalajara) gonbidatuta eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Ez lemaio. Arrasateren erreketa azken liburua aurkeztu zuen bertan, besteak beste. Jada bueltan da idazle adunarra, eta elkarrizketa bat egin diogu esperientziaren balorazioa egin dezan.

Euskal literaturak ahotsa izango du beste behin azaroaren 24tik abenduaren 2ra egingo den Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan (FIL). Urtero milaka profesional, editore eta egile elkartzen dira Iberoamerikako literatura jaialdi handienean eta lehen lerroko hainbat izenekin batera, Juan Kruz Igerabide (Aduna, 1956) bertan izango da, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, euskal literaturari ikusgaitasuna emateko.

Varsoviako Unibertsitatean, Iberiar Penintsulako Hizkuntza Gutxituen Departamentua ezartzeko eta haren lana eta helburuak zabaltzeko bigarren Nazioarteko Kongresua egingo da azaroaren 22 eta 23an. Bilkuraren izenburua Erritmo berri bat markatzen: XX eta XXI mendeetako musika Iberiar Penintsulako hizkuntza koofizialen literatura eta kulturan izango da. Bertan, hitzaldiez gain, kontzertuak ere izango dira, eta gonbidatuen artean EH Sukarra taldeko Asier Serrano abeslari eta idazlea izango da.

Frantziako Akitania Berria eskualdean egiten den Lettres du Monde (Munduko eskutitzak, euskaraz) jaialdian parte hartuko du Kirmen Uribe idazleak. Bertan, Elkarrekin esnatzeko ordua (L’heure de nous réveiller ensemble) bere azken liburuaren frantseserako itzulpena aurkeztu eta hainbat hitzalditan hartuko du parte.

Joxemari Iturralde idazleak aurtengo Miami Book Fair azokan hartuko du parte, Autore Iberoamerikarren Sailaren baitan. Azoka azaroaren 12tik 18ra bitarte egingo da, eta Iturralde bi ekintzatan izango da azaroaren 17an, nazioarteko beste hainbat idazlerekin batera.

Miren Agur Meabe euskal idazleak Arequipan egingo den Hay Festival jaialdian hartuko du parte. Jaialdia azaroaren 8tik 11ra bitarte egingo da Peruko hirian, eta Meabek 11n De qué hablamos cuando hablamos de literatura juvenil izeneko hitzaldia emango du.

Urrian kaleratu da Kokuioak izeneko aldizkariaren lehen alea. Aldizkari honek, Euskal Herria eta Kubaren arteko harremanak aztertu nahi ditu hainbat literatur eta ikerketa artikuluren bitartez. Aldizkariaren koordinatzaile lanetan aritu da Joseba Sarrionandia idazlea, Habanako Unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakurle ere badena, eta argitalpen berriaren nondik norakoei buruz aritu gara hizketan berarekin.