Euskal artista eta sortzaileen talentua ikusteko aukera izango da Eskozian urtean zehar burutuko diren 20tik gora kultur ekitalditan. Etxepare Euskal Institutuak antolatutako programak Eskozian eta nazioartean euskara eta euskal kultura ezagutaraztea eta prestigioa ematea du xede. Kultura, arteak eta hizkuntzaren bidez Eskoziarekin estutzea bilatzen duen egitasmo honek Eusko Jaurlaritzaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundien laguntza jaso du.
Albisteak - Tradizioak

Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak zazpi egun egin ditu Argentinan, Mar del Platan egin den Euskal Astearen harira; eta euskal kulturaren eta hizkuntzaren zabalkundearekin zerikusia duten hainbat ekitalditan hartu du parte. Berarekin izan gara hizketan bidaia honen nondik norakoez.

Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak azaroaren 2an Mar de Platan (Argentina) burutuko den Ertamerika eta Hego Amerikako Euskal Etxeen Eskualdeko Bileran hartuko du parte.

Zer lotura dago generoa eta nortasunaren artean? Nolakoa da lotura hori Euskal Herriaren testuinguruan? Eta euskal diasporan? Zer berezitasun ditu? Zergatik ateratzen da beti matriarkatuaren gaia lotura hori egiterakoan? Nola eraikitzen dute euskaldunek nazioaren kontzeptua? Zer eragin izan du feminismoak euskal gizartean? Margaret Bullen antropologo eta EHUko irakasleak galdera hauei erantzungo die Boise State Unibertsitateko Eloise Garmendia Bieter euskal ikasketen katedran eskainiko duen ikastaroan. Apirilaren 7 eta 8an burutuko da eta unibertsitateko graduko eta gradu-ondoko ikasleei dago zuzenduta.

Etxepare Euskal Institutuak University of Massachusetts Amherst unibertsitatean aurten sortu duen William A. Douglass Chair in Basque Cultural Studies katedra irailaren 26an zabaldu zuten, pisuzko programa akademiko bat eskainiz.
Familia eta unibertsitateko arduradun gorenak, baita Provost-a ere, alboan izan zituen William Douglassek bere izena hartu duen Katedraren inaugurazio hitzaldi gogoangarrian. Ekitaldian, Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko unibertsitate alorreko arduradunak Douglassen biografia goratu zuen, bere aurpegi anitzak gogora ekarriz: antropologo, idazle, ehiztari, arrantzale … Euskal Herrian duen prestigioaren eta bertan jaso duen esker ona ere nabarmendu zituen, bai eta katedra honek etorkizunean egingo duen ekarpenaren garrantzia azpimarratu ere.
Egun horretan bertan “William Douglass, Basque Studies and the Anthopology of Europe” nazioarteko sinposioa ere egin zuten unibertsitatean, honako adituen partaidetzarekin: Caroline Brettell, Susan Carol Rogers, Sharon Roseman eta Joseba Zulaika.
(...)

Etxepare Euskal Institutuak University of Massachusetts Amherst unibertsitatean aurten sortu duen William A. Douglass Chair in Basque Cultural Studies katedra irailaren 26an zabalduko dute.
Katedra berriak Euskal Antropologiari buruzko ikasketak sustatzea izango du xede, eta urtero kongresu bat eta mintegi bat antolatuko ditu. Lehen kongresuan Douglassen lana aztertuko dute Gainera, Jackie Urla, Antropologiako Deaprtamentuko Katedradunak “Culture and Heritage in Europe” gaia sortuko du,euskaldunon historia arreta bereziz jorratuko duena.
Irailaren 26ko inaugurazioan William Douglassek berak emango du hasierako hitzaldia. Aurtengo programak “William Douglass, Basque Studies and the Anthopology of Europe” nazioarteko sinposioa ere hartuko du, honako adituen partaidetzarekin: Caroline Brettell, Susan Carol Rogers, Sharon Roseman eta Joseba Zulaika. Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria eta unibertsitateen alorreko arduraduna ere bertan izango da.
(...)
Zuberoako tradizioak, Maurice Ravelen musika eta hari horri segika Ramon Lazkanok sortutako konposizio berri bat uztartu ditu pasa den larunbatean Parisen estrainekoz eskaini zuten Ohiberritze ikuskizunak. Bai eta Théâtre du Châtelet antzoki ezaguna lepo bete zuten Festival D’Automne à Paris jaialdiko ikusleak liluratu ere.
Lau zati izan zituen Ohiberritze-k, Pariseraino bidaiatzeko Etxepare Euskal Institutuaren, Olaso Dorrea Fundazioaren eta EKEren laguntza jaso zuena. Hasteko, Atharratze-Sorholüzetik (Zuberoa) etorritako 80 lagun igo ziren eszenatokira, Pier-Paul Berzaitz-ek idatzitako Jean Pitrau pastoralaren bertsio laburtu baina indartsua taularatzeko. Segidan, Maurice Ravelen Biolinerako, biolontxelorako eta pianorako trioa la minorrean, zortziko erritmoan idatzitako lan ederra interpretatu zuen Trio Dali hirukoteak, Ziburuko musikagilearen lanak dituen euskal musika tradizionalaren trazuak agerian utziz.
Ikusmin handia piztu duen Ramon Lazkanoren Ravel (Scènes) lanaren estreinaldia etorri zen ondoren. DSS2016 Fundazioaren eta Kursaal Eszena –ren babesa jaso duen pieza berria da,
(...)

Eusko Jaurlaritzak eta Aquitaine-Limousin-Poitou-CharentesEskualdeak osatzen duten Akitania-Euskadi Euroeskualdeak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Kultur Erakundeak sinatu berri duten lankidetza hitzarmena aurkeztu dute gaur prentsaren aurrean.
Hitzarmenaren bitartez sinatzaileak lankidetzan ariko dira bi norabidetan: batetik, Ipar eta Hegoaldeko euskal kultur sortzaileen lanak Akitaniako diziplina ezberdinetako jaialdi eta ekitaldietan erakutsiko dituzte; bestetik, Akitaniako eta Euskadiko kultur sortzaile eta eragileen arteko mugaz gaindiko harremanak eta elkarlana sustatuko dituzte.
Mikel Antón Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendariak azaldu duenez Euroeskualdearen Plan Estrategiko berriaren (2014-2020) lanketak agerian utzi zuen elkar ezagutza sustatzearen beharra. Zeregin horretan kulturak garrantzi berezia duela eta, esan du, Planak hizkuntzen ezagutza eta sustapena eragingo du eta kultura kooperaziorako ardatz bilakatuko da. Lan ildo horretan kokatu du Antónek Aquitaine.eus egitasmo berria, “euskaraz egindako proiektuen presentzia era berezian” sustatuko duena; bi urteetarako abiatu den proiektuak 67.500 euroko aurrekontua izango duela ere adierazi du.
Mathieu Bergé Aquitaine-Limousin-Poitou-Charenteseskualdeko kontseilariaren hitzetan, egitasmoa mugaz gaindikoa bat izateaz haratago, Euroeskualde mailakoa ere bada. Izan ere, kontuan hartuta Akitania eskualdea handitu egin dela berriki iparraldetik (Poitou-Charentes eta Limousin gehituz) eta hegoaldetik laster Nafarroa kide berri bilakatuko da, Euroeskualde berriak 9 milioi biztanle eta Europako lurraldeko %2a izango ditu aurki. “Berezko politikak izateko moduko neurria”, Bergéren hitzetan. Testuinguru honetan Etxepare eta EKE bezalako Europa mailako eragileekin lanean hasteak dakarren aurrerapausoa azpimarratu du.
EKE Euskal Kultur Erakundeko zuzendari Pantxoa Etxegoin ere oso pozik agertu da, hitzarmen berriak EKEk eta Etxeparek azken urteetan burutu duten elkarlanaren onarpena delako. “Gainbalio bat nahi dugu ekarri Euroeskualde berri horretan –esan du-: euskal kultura hor egongo dela bermatzea eta egiazko trukaketa bat gauzatuko dela”. Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak Nafarroa gehitzearen garrantzia ere azpimarratu du, “euskararen eremu ere izanik, Institutuak bertako euskarazko kultura ere nazioartean sustatzen duelako”. Sortzaileak hitzarmenaren muinean daudela ere nabarmendu du, eta haien ekarpenak jasotzeko prestutasuna adierazi du. “Hau hasiera baino ez da”.
(...)

Donostia 2016 Fundazioak eta Donostia Kulturak lan-metodologia bat diseinatu dute elkarlanean ondoko helmugetara gerturatzeko: lurraldeko ekipamentuetan artisten eta sortzaileen presentzia ohiko bihurtzea, eta horretarako sorkuntza-prozesuen atal bat espazio horietan egitea bultzatuko da; eta arte-mediazio jarduerak antolatzea ekipamenduaren testuinguru soziala kontuan izanda. Horrekin lortu nahi da loturak sortzea sortzaileen, ekipamentuen eta herritarren artean.
Testuinguru hori da Labore-ren sorrera dakarrena. Donostia 2016k, Donostia Kulturarekin eta Donostiako Museoen Sarearekin lankidetzan hainbat proiektu aukeratuko ditu, artistek sareko museoetako batean garatu ditzaten. Edozein arte-adierazpenetako proiektuek site specific izaera izan beharko dute -proiektuak egokitzen zaien museoan egin beharko dituzte artistek-, eta museoaren bildumarekin, eraikinarekin, publikoarekin edo haren gizarte-testuinguruarekin elkarrizketa bat edo berrinterpretazio bat proposatu beharko dute. Izena emateko epea azaroaren 16an itxiko da.
Donostiako zazpi museoek (San Telmo Museoa, Donostiako Elizbarrutiko Museoa, Aquariuma, Eureka! Zientzia Museoa, Untzi Museoa-Museo Navala, Real 100 Museoa eta Museum Cemento Rezola) bat egin dute hasieratik egitasmoarekin. Horietako bakoitzak bere ezaugarri propioak eta bereizgarriak ditu (bilduma, arkitektura, testuingurua, bisitariak...). Ezaugarri horiek kontuan izango dira artistak aukeratzeko orduan. Horrez gain, Laboren parte hartzea erabakitzen duten pertsonek hiru baldintza izan beharko dituzte kontuan, eta baldintza horien arabera museo batzuetan edo beste batzuetan parte hartu ahal izango dute.
(...)

Presako deialdi honen helburua da euskal hizkuntzako irakurle bat aukeratzea Helsinkiko Unibertsitatean (Finlandia), 2015-2016 ikasturtean aritzeko.
Deialdian parte hartzeko honakoak bete behar dira:
- Graduko unibertsitate-titulua izatea, edo baliokidea.
- C1 euskara-maila egiaztatzea.
- C1 finlandiera-maila egiaztatzea.
Eskabideak aurkezteko epea irailaren 4an irekiko da, eta irailaren 14an amaituko da, 14a barne. Irailaren 16an onartu eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda argitaratuko da Etxepare Euskal Institutuaren webgunean.