Teresa Jareño eta Andrea Juan artistek Artea Antartikan, sur polar izeneko erakusketak ateak irekiko ditu gaur, eta maiatzaren 25era bitartean bisitatu ahalko da, Leioako EHUn, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara; Etxepare Euskal Institutuak babesten du.
Erakusketa bi artistek elkarrekin bizitako esperientzia baten emaitza da, Jareñoren Hueso del agua eta Juanen Eguzki Ekaitza lanetatik osatua.
Teresa Jareño Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboa Unibertsitate Masterra ari da egiten, EHUko Arte Ederren Fakultatean, eta Argentinako Antartikako Zuzendaritza Nazionalaren kolaborazioarekin lortutako beka bat jaso du Antartikan egonaldi bat egiko; Andrea Juan DNA Argentina egitasmoko artista sustatzailea da.