Artistas en Ruta: Maren

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 15
    Mar 2024
    17
    Mai 2024
    Zaragoza| Madrid| Valentzia| Leon

AIE erakundeak antolatzen duen ‘Artistas en Ruta’ estatu mailako zirkuituaren 2024ko lehendabiziko zikloan parte hartzeko aukeratuak izan dira Amorante, Hofe 4x40, Maren eta Merina gris. Hauek dira 2024ko lehendabiziko zikloan Marenek eskainiko dituen kontzertuen datak eta tokiak:

Martxoak 15, La Lata de Bombillas (Zaragoza)
Apirilak 17, El Sol (Madrid)
Maiatzak 9, Loco Club (Valentzia)
Maiatzak 17, El Gran Café (Leon)

Maren hamaika urterekin hasi zen bere lehen abestiak idazten. 14 urterekin "Alguien Sin Vergüenza" lehen EPa aurkeztu zuen, Bartzelonako 48 Volts estudioan grabatua, John Caballés ekoizle kataluniarrarekin batera. Euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko abestiak nahasten zituen. 2021ean bere azken EP-ak argitaratu zituen: ‘Margaritas y Lavanda’ eta ‘Begixetan’, azken hau, euskara hutsean.

Artistas en Rutaren helburua talentu berria publikoari hurbiltzea da. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlarik hartu dute parte zirkuituan orain arte; Verde Prato, Neomak, Ødei, Parabellum, MICE eta  Olaia Inziarte, besteak beste.

Ziklo honek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza du, euskal artisten presentzia bermatzeko.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu