Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XV: Nola kontatzen dugu euskara?
Euskara. Kultura. Mundura.

Hitzaldi formatuko saioen bitartez, euskara nola erabiltzen den eta zer ikuspegitatik azaltzen den aztertuko da. Moderno den horretatik edo tradiziora jota bakarrik kontatzen den.
Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea dugu helburu. Gaur egun, 35 irakurletza ditugu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 29 irakasle ari dira lanean. Horiez gain, 12 katedra ere sortu ditugu beste horrenbeste unibertsitatetan.
Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo ezberdinetako adituak gonbidatu ditugu, aurreko urteetako bide beretik. Hortik Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XV izenburua.
- Nazioartean edo testuinguru eleanitzetan, oro har, euskara kontatzeko dugun moduari erreparatzeko aukera izango duzu: zer eta nola kontatzen dugun.
- Gaur egun euskararen esparruan sortu diren lanerako eta gogoetarako bide berriak ezagutuko dituzu.
- Etorkizunera begira euskarak dituen erronken berri izango duzu.
- Nazioarteko unibertsitate batean euskara euskal eta euskal kultura irakasteko puntuak lortuko dituzu (ikastaro honek irakurleak hautatzeko deialdietan meritu gisa puntuak ematen ditu).
Euskara erabili eta kontatzen dugun moduari buruzko hausnarketa egin ezazu aditu eta profesional nabarmenen eskutik.
DATAK: UZTAILAK 9
FORMATUA: AURREZ AURREKOA / ONLINE
HIZKUNTZA: EUSKARA
BALIO AKADEMIKOA: 10 ORDU
PREZIOA: 25 EUROTIK HASITA
Egun bateko saioa, goizez. Aurrez aurre edo online egin ahal izango da.
Jardunean euskara nola edo nondik kontatzen dugun galderari erantzuten saiatuko gara, moderno den horretatik kontatzen ote dugun ala tradiziora jota bakarrik. Euskara modernoa al den galderari erantzungo diogu.
Interesa duen publiko orokorrarentzat, baina bereziki euskara kanpoan irakasten duten profesionalentzat edo asmoa dutenentzat.
- Nazioartean edo testuinguru eleanitzetan, oro har, euskara kontatzeko dugun moduari erreparatzeko aukera izango duzulako: zer eta nola kontatzen dugun.
- Gaur egun euskararen esparruan sortu diren lanerako eta gogoetarako bide berriak ezagutuko dituzulako.
- Etorkizunera begira euskarak dituen erronken berri izango duzulako.
- Gauza berriez gain, zure ezagutza eta ohiturak birziklatzeko balioko dizulako.
- Etxepare Euskal Institutuak urtero antolatzen dituen Euskal Ikasketen irakasleak hautatzeko deialdietarako puntuak lortuko dituzulako.
09:00 - 09:15
Erregistroa
09:15 - 09:30
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Monika Madinabeitia Medrano | Etxepare Euskal Institutua - Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria
- Jaime Otamendi | Donostia Kultura - Zuzendaria
- Irene Larraza Aizpurua | Etxepare Euskal Institutua - Zuzendaria
09:30 - 10:10
“Euskararen marka“
- Estitxu Garai Artetxe | UPV/EHU - Irakaslea
10:10 - 10:50
“Hitanoa mundu zaharretik berrirako bidean“
- Beñat Muguruza Aseguinolaza | UPV/EHU - Irakaslea
10:50 - 11:10
Atsedena
11:10 - 11:50
“Euskara adimen artifizialerako prest? “
- Urtzi Odriozola Lizaso | Codesyntax - Informatikaria
11:50 - 12:30
“Euskara bizirik dagoen ondarea“
- Arkaitz Olea Herrero | San Telmo Museoa - Bitartekaritza arduraduna
12:30 - 12:45
Atsedena
12:45 - 13:45
Mahai ingurua: “Nola kontatu nahi dugu euskara?“
- Arkaitz Olea Herrero | San Telmo Museoa - bitartekaritza arduraduna
- Estitxu Garai Artetxe | UPV/EHU - Irakaslea
- Beñat Muguruza Aseguinolaza | UPV/EHU - Irakaslea
- Irene Larraza Aizpurua | Etxepare Euskal Institutua - Zuzendaria
- Urtzi Odriozola Lizaso | Codesyntax - Informatikaria
13:45 - 14:00
Itxiera
- Monika Madinabeitia Medrano | Etxepare Euskal Institutua - Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria
- Arkaitz Olea Herrero | San Telmo Museoa - Bitartekaritza arduraduna
Matrikulatu zaitez hemen.
Ezagutu ikastaroko hizlariak
-
Estitxu Garai Artetxe
Ikus Entzunezko Komunikazioan eta Publizitatean doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.
-
Irene Larraza Aizpurua
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.
-
Beñat Muguruza Aseguinolaza
Ingeles Filologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean.
-
Urtzi Odriozola Lizaso
Codesyntax - Informatikaria
-
Arkaitz Olea Herrero
San Telmo Museoa - Bitartekaritza arduraduna
-
Jaime Otamendi
Donostia Kultura - Zuzendaria
-
Monika Madinabeitia
Ikastaroko zuzendaria.
Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria.