GAUR(sic) erakusketa ibiltaria Montevideon (Uruguay) egongo da ikusgai. Taldeko parte den Aitor Lajarín artista bertan izango da.
Euskal arte garaikidea nazioarteko testuinguruan ezagutzera emateko asmoz, Etxepare Euskal Institutuak GAUR (sic) egitamsoa jarri du abian; bideo formatuko lan-bilduma ibiltari batean gorpuztu den ikerkuntza lana da, Nekane Aranburuk zuzendu duena.
Azken hautaketak zortzi proposamen sortzaile ditu ardatz: Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe), Colombina´s (Larraitz Torres eta Sandra Cuesta), Aitor Lajarin, Zuhar Iruretagoiena, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Saioa Olmo, Juan Aizpitarte eta Ixone Sadaba.