Josu Okiñena piano-joleak hitzaldi-kontzertua eskainiko du CUNYko (City University of New York) Skylight Room-ean. Piano-jole eta ikerlariak Aita Donostia ezizenez ezaguna den José Gonzalo Zulaikaren inguruan egindako ikerketa musikologikoan oinarritzen da.
Kontzertua Bernardo Atxaga Katedraren programa barruan dago, eta Aita Donostiaren lanaren bitartez euskal folklorea ezagutzera ematea du helburu.
18:00, Skylight Room - CUNY