Kulunkak Cinars Web jardunaldian aurkeztuko du bere proiektu bat

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-11-10

Kulunka antzerki konpainia beste 23 konpainiekin batera aukeratua izan da aditu-panel baten aurrean bere proiektua aurkezteko azaroaren 11tik 13ra egingo den CINARS Web jardunaldian. Konpainiarentzat aukera bat da bere lana atzerrian banatzen jarraitzeko eta lankidetza berriak sortzeko.

Pitching saioak lau egunetan banatuta daude eta 6 proiektu aurkeztuko dira egunero. Azaroaren 13an, goizeko 9: 30ean, 15: 30ean Euskadin, Kulunkak "Andrea eta Dorín" proiektua aurkeztuko du. Maskara antzezlan honek curriculum paregabea du. Nahiz eta mutua izan, oso hunkigarria den obra da, hamar urteko ibilbidea du eta 30 herrialde baino gehiagotan antzeztua izan da.

CINARS Montrealen kokatutako irabazi asmorik gabeko erakundea da, quebectarren eta kanadarren arte eszenikoak sustatu eta babesteko helburua duena. Nahiz eta bere jarduera nagusia CINARSeko Bienala izan, datorren urteko maiatzean egingo du bere 19. edizioa, bere jarduerak ere urtean zehar izaten dira. Horien artean, aurten online egingo diren CINARS Web hitzaldiak.

Etxepare Euskal Institutuak, atzerrian euskal kultura sustatzeko helburuarekin, Kulunka konpainia laguntzeko aukera izan du atzerrian egindako hainbat lanekin. Besteak beste "Andrea eta Dorín" antzezlanaren antzezpena dago CINARS 2021eko Bienalean. Bienaleko saioak, Quebecen egingo dituzten beste emanaldiekin batera, Saison Québec-Pays basque ekimenaren testuinguruan sustatuko ditu Etxepare Euskal Institutuak.

Saison Québec-Pays basque ekimenaren helburua da bi lurraldeen arteko nazioarteko harremanetan kultur arloan ere sustatzea, harremanak estutzea, zubiak eraikitzea eta sortzaile eta eragile kulturalen arteko lankidetza indartzea, bai eta truke kulturala eta akademikoa sustatzea ere. Horretarako, 2021erako 20 jarduera kultural eta akademiko baino gehiago aurreikusi dituzte Atlantikoaren bi aldeetan: Euskadin eta Quebecen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu