Larrua Proiektua, Metamorphosis Dance eta Jon Maya Salamanca, Cuenca eta Segovian ariko dira

Euskara. Kultura. Mundura.

2021-09-14

Etxepare Euskal Institutuko udako euskal leihoetan, hiru euskal konpainia, Larrua Proiektua, Metamorphosis Dance eta Jon Maia, irailaren 11tik 18ra egiten ari den Escena Patrimonio jaialdian arituko dira, Gizateriaren Ondarea Espainiako Hirien Taldearekin lankidetzan. Irailaren 18an, eta `Erroak-Raíces´ lemapean, hiru konpainiek euskal dantza tradizional eta garaikidearen adierazpenak hiri horietako ondare biziarekin uztartuko dituzte, monumentu-eremu bakoitzari egokitutako piezak eszenaratuta.

Hala, Larrua Proiektua konpainia gasteiztarrak `Ojo de buey´ propio sortutako arte garaikideko pieza eszenaratuko du Salamancan, bertako musikarien laguntzarekin. Iratxe Ansak eta Igor Bacovich-ek osatzen duten Metamorphosis Dance konpainiak, aldiz, Cuencan `REacción´ estreinatuko du, bertako Arte Abstraktuaren Museoarekin eta Torner espazioarekin lankidetzan. Eta Jon Mayak, egungo flamenko-dantzari berezienetako bat den Andrés Marinekin elkarlanean, `Yarin´ taularatuko du Segovian, ondare-espazio batean, hain zuzen ere.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu