Saison Québec - Pays basque 2021
Euskara. Kultura. Mundura.

Euskal Herria eta Quebec aspaldidanik elkar ezagutzen duten lurraldeak dira. Duela bost mende euskal baleazaleak Quebec-eko kostaldera iritsi zirenean hasi zen gaur arte mantentzen den harremana.
Euskadik eta Quebec-ek aniztasun kultural eta linguistikoaren babesa, berrikuntzaren aldeko apustua, larrialdi klimatikoari aurre egiteko konpromisoa eta etorkizuneko erronken aurrean ikuspegi komun bat partekatzen dituzte.
Saison Québec-Pays basque 2020-2021 egitasmoak gure sortzaileen bikaintasuna azpimarratu, Quebec eta Euskadiko kultur eragileen arteko lankidetza, eta artista, sortzaile eta kultur industrien hartu-emana sustatu eta bi nazioen arteko lankidetza estutzeko balioko du.
Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Kultura eta Komunikazio Ministerioak bideratuta, egitasmoak joan-etorriko ibilbidea izango du: euskal kultur denboraldi bat egingo da Quebec-en eta quebectar sortzaileek euren lana erakutsiko dute Euskadin.
-
2020-12-15
Higinia Garayk 2020ko Chejov vs Shakespeare liburuaren azala ilustratuko du
Chejov vs Shakespeare proiekturako azala sortzeko deialdira aurkeztutako eskaerak aztertu eta balioztatu ondoren, azaroaren 15ean argitara eman ziren lehiaketako oinarrien arabera, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak jakinarazi du:
-
2020-11-16
Chejov Vs Shakespeare proiekturako azala Ilustratzeko deialdia ireki da
2021 urtean zehar Etxepare Euskal Institutuak Saison Québec Pays basque izeneko programa gauzatuko du Quebecen, bertan euskal kultura eta euskara ezagutaratzeko helburuarekin.
-
2020-10-29
IRUDIKA (online) 2020 ilustratzaileen topaketa gaur hasi da
Gaurtik eta hilaren 31ra bitarte luzatuko da IRUDIKA: Euskal Irudigileak (Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionala) elkarteak antolatzen duen ilustrazio arloko topaketa profesionala. Aurreko urteetan topalekua Gasteizko Artium Museoa izan bada ere, laugarren edizio honetan topalekua %100 birtuala izango da.