Pausoka ekoiztetxearen ´Sleeping with the enemy´, telebista saio informatibo onenerako hautagai Alemanian

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-01-26

Pausoka euskal ekoiztetxearen “Sleeping with the enemy” (“Etsaiarekin lotan”) telebistako formatua Alemaniako Fernsehpreis sarietarako nominatua izan da. Ekoiztetxeak ZDF kate publiko alemaniarrari saldu zion 2016ko MIPTV azokan. Urtez-urte euskal ekoitetxean ikus-entzunezkoen topaketa honetara joaten dira Etxepare Euskal Institutua eta Eiken Klusterrarekin batera, Basque Audiovisual estrategiapean.

Reality honetan,  “Volksvertreter” izenburupean eskaini dena, alemaniako zazpi alderdi politiko nagusietako ordezkariak bildu dituzte 24 orduz euren alderdia sekula bozkatuko ez luketen hiru hiritarrekin. Irailan burututako kanpaina politikoa baina aste gutxi lehenago kateratu zuten saioa.

Programak Saio Infromatibo Onenaren saria eskuratu dezake irailaren 26an banatuko diren Deutsche Fernsehpreis sari alemaniarretan. Beste bi saiorekin lehiatuko da:´Endlich Klartext!´ eta ´Fahrbereitschaft´.

Alemania izan da Pausoka ekoiztetxe euskaldunak sortutako formatu hau ekoiztu eta eskaintzen lehenengoa. Horrela, ZDF kate publikoa izan da saioa kateratzen lehenengoa. Ekoiztetxetik adierazi dute ez dela horrelako kasuak ematen diren lehen aldia: “’El impostor’, esaterako, Txinak eta Perun ekoiztu zen eta beste 15 herrialdetara saldu zen ETB eskaini aurretik”. Horregatik, espero dute ekoizpen berri honek zein sarirako izendapenak ateak irekitzea beste herrialde batzuen interesa pizteko. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu