Adi!
Atal honetan kultur sektoreei zuzendutako albiste profesionalak eta albiste akademikoak aurkituko dituzu, besteak beste.
Euskara. Kultura. Mundura.
Harpidetu gure alerta profesionalen zerbitzura eta jaso jakinarazpenak zure intereseko deialdiak irekitzen ditugunean.
-
2026-03-26 Cratère Surfaces jaialdiko Outdoor Lab Experience programan parte hartzeko deialdia irekia da jada
Uztailaren 1etik 4ra egingo den egonaldirako, lau konpainia edo sortzaile hautatuko dira, formakuntza eta nazioarteko trebakuntza jasotzeko; izena emateko epea apirilaren 17ra arte dago zabalik.
-
2026-03-24 Marte Lasarte, BIME Bogotan BASQUE.MUSIC.-en eskutik
Euskal taldeak maiatzaren 5etik 7ra Bogotan joko du, nazioarteko musika-industriaren topagune nagusietako batean, BASQUE.MUSIC.-en showcase batean.
-
2026-03-23 Euskal literatur lanak itzultzeko bi deialdi ireki
Batetik, literatura laginen itzulpena eta, bestetik, euskarazko lanen frantseserako itzulpen, argitalpen eta zabalkundea sustatzeko deialdiak plazaratu dira.
-
2026-03-10 EAS/EZE #10: deialdia zabalik
Artearen ikerketa eta ekoizpena bultzatzea xede, sortzaileen sustapenean lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna sustatzen ditu EAS/EZE programak.
-
2026-03-06 Montrealgo Circuit-Est koreografia zentroan egonaldia egiteko deialdia, zabalik
Etxepare Euskal Institutuak eta Dantzerti Euskadiko Arte Eszenikoen Goi Eskolak dantza ikerkuntza egonaldia sustatuko dute, Montrealen. Ezagutu deialdiaren xehetasun guztiak.
-
2026-03-04 Beñat Sarasola aukeratu dute Malba Idazleen Egonaldirako
Lehenbiziko aldia da Buenos Aireseko Malba museoak, Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean, euskaraz idazten duen egile bat hautatzen duena. Bost asteko egonaldia egingo du euskal idazleak Malban.
-
2026-02-17 Martxan da Jon Bilbao Katedraren baitan ikerketa egonaldia egiteko deialdia
Hautatua izango den adituak hilabeteko egonaldia egingo du Nevada Renoko Unibertsitatean, 2026ko irailaren 1etik abenduaren 10erako tartean.
-
2026-01-28 Edinburgoko Fringe jaialdiaren 2026ko edizioan parte hartzeko deialdia, irekita
Jaialdia 2026ko abuztuan ospatuko da, eta ADDErekin batera, euskal dantza profesionalei dei egiten die Etxepare Euskal Institutuak.
-
2026-01-12 Fira Mediterrània 2026ko edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
2026ko urriaren 15etik 18ra egingo dute Manresako Fira Mediterrània-ren 29. edizioa. Azokan parte hartzeko proposamenak aurkezteko deialdia abian da eta urtarrilaren 22an itxiko da. Ezagutu xehetasun guztiak.
-
2025-12-22 Nazioarteko musika-azoka eta -topaketetan parte hartzeko deialdiak irekita
Euskal musika sektoreari zuzenduriko BIME Bogotá eta Dantz Network Congress hitzorduetan parte hartzeko deialdiak jarri dira martxan egunotan.
-
2025-12-16 Euskal musikaren nazioartekotzea aitortuko du Etxepare Euskal Institutua musika sariak
Euskal musika gure mugez harago zabaltzeko ekinari aitortza egingo dio Etxepare Euskal Institutua Musika Sariak.
-
2025-11-07 KOMETAK: arte plastiko eta ikusizkoetan egonaldi artistikoa egiteko deialdia zabalik
Sortzaile bat Uharte Arte Garaikideko Zentroan eta beste bat Zébra3n izango dira 6 asteko egonaldian, 2026ko martxoa eta maiatza artean.