Euskararen sustapena

Euskararen sustapena

Euskara. Kultura. Mundura.

Euskara eta euskal kulturaren nazioarteko onespena indartu eta beste hizkuntza eta komunitate batzuekin elkarguneak sortzeko Etxepare Euskal Institutuak euskal ikasketak sustatzen ditu nazioarteko unibertsitate eta goi mailako zentroetan, euskara eta euskal kultura irakurletza programaren bitartez. Horrekin batera, euskara eta euskal kulturaren inguruko ikerketa sustatzen dugu munduko hainbat unibertsitate entzutetsutan sorturiko euskal ikasketen katedren bidez.

Gure eginkizunen artean dago, mundu osoko euskal giza kolektibitateen artean euskararen ezagutza bultzatzea eta horretarako dugu Euskara Munduan programa.

Horrekin guztiarekin batera, nazioarteko hizkuntza eta kultura topaguneetan eta foro eta sare akademikoetan euskararen eta euskararen errealitateari buruzko ezagutzaren zabalkundea bermatzeko lan egiten dugu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu