Euskara
Euskara eremu akademikotik kanpo ere ikasteko aukerak sustatzea garrantzitsua da Etxepare Euskal Institutuarentzat. Horretarako, alde batetik mundu osoko euskal etxeetan ematen diren euskara eskolak diruz laguntzen ditugu; eta bestetik euskararen eremu geografikotik kanpoko ikasleei euskaltegi publiko eta pribatu homologatuetako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikastaroetarako dirulaguntza eskaintzen diegu. Ikusi Euskara Munduan programaren eskuorria.