Deialdiak
Deialdiak
Atal honetan aurkituko dituzu Etxepare Euskal Institutuak antolatzen dituen deialdi guztiak, gaia eta egoeraren arabera sailkatuta.
Euskara. Kultura. Mundura.
Harpidetu gure alerta profesionalen zerbitzura eta jaso jakinarazpenak zure intereseko deialdiak irekitzen ditugunean.
Deialdiak
-
Mugikortasuna
Euskal sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzak funtsezko tresna dira atzerrian gure kultur eta sormen sektorearen posizionamendua indartu, bere presentzia eta ikusgarritasuna sendotu, eta nazioarteko kultur eragileekin saretze lana bultzatzeko.
-
Itzulpena
Euskal literatura-sorkuntza nazioartean zabaltzen laguntzeko zubi dira itzulpenak. Alde batetik, literatura-lanak eta laginak beste hizkuntzetara itzultzeko dirulaguntzak ematen ditugu. Bestetik, Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpen Sariaren bidez itzulpengintzaren balioa aitortzen dugu.
-
Unibertsitate Programa
Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kulturaren irakaskuntza sustatzen du nazioarteko unibertsitate eta goi mailako zentroetan. Urtero irakasleak hautatzeko deialdiak antolatzen ditugu, unibertsitateekin lankidetzan, euskal ikasketen irakaskuntzari jarraipena emateko.
-
Euskara Munduan
Euskara eremu akademikotik kanpo ere ikasteko aukerak sustatzea garrantzitsua da Etxepare Euskal Institutuarentzat. Horretarako, mundu osoko euskal etxeetan ematen diren euskara eskolak diruz laguntzen ditugu.
-
2026-09-16 BASQUE. MUSIC. BIME Bilbo 2026
BASQUE. MUSIC.-ek BIMErekin elkarlanean, euskal musikari eta taldeak jaialdiko showcasetan aurkez daitezen deialdia ireki du, tokiko talentuaren nazioarteko hedapenean lan egiten jarraitzeko helburuarekin.
-
2026-08-14 AIEnRUTa-Artistas programan izena emateko azken egunak
2027ko lehen ziklorako hautagaitzak aurkezteko epea abuztuaren 28ra arte egongo da zabalik. Hautatutako artistek Estatu osoko zuzeneko musika aretoetan jotzeko aukera izango dute.
-
2026-08-07 BASQUE. MUSIC. at M pour Montréal: Merina Gris eta EZEZEZ
Merina Gris eta EZEZEZ izan dira M pour Montréal jaialdiaren hurrengo edizioan egingo diren BASQUE.MUSIC. showcase-etan parte hartzeko hautatutako proposamenak.