Euskara ikasi
Euskara ikasi
Etxepare Euskal Institutuak euskal ikasketak sustatzen ditu nazioarteko unibertsitate, goi mailako zentro eta Euskal Etxeetan. Ikusi atal honetan non eta nola ikas dezakezun euskara.

Euskara. Kultura. Mundura.
Unibertsitatean
-
Non ikasi euskara?
Mundu osoko 35etik gora unibertsitatetan irakasten da euskara Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duen sare akademikoari esker.
-
Hizkuntza egonaldiak
Etxepare Euskal Institutuak, Aurten Bai fundazioarekin lankidetzan, Euskal Herrian hizkuntza egonaldiak egiteko aukera eskaintzen die atzerriko ikasleei, neguan zein udan.
-
Euskara ziurtagiriak
Etxepare Euskal Institutuak, HABErekin lankidetzan, atzerriko unibertsitateetan euskara ikasten ari diren ikasleen euskara gaitasun maila egiaztatzeko azterketak antolatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo.
Euskal Etxeetan
-
Non ikasi euskara?
Mundu osoko 70etik gora euskal etxetan ematen dira euskara eskolak Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.
-
Euskara ziurtagiriak
Etxepare Euskal Institutuak euskal etxeetan euskara ikasten ari diren ikasleen euskara maila egiaztatzeko azterketak antolatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo.
Irakaskuntza arautuan
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan hizkuntza ereduen politika dago martxan derrigorrezko hezkuntzan (3-16 urte). Honen arabera, hizkuntza eredu ezberdinak ditugu aukeran: A, B eta D. A ereduan irakasgai gehienak gaztelaniaz dira, eta euskara irakasgaia eskaintzen da; B ereduan hezkuntza elebiduna da; eta D ereduan, aldiz, euskara da hezkuntzako hizkuntza nagusia eta gaztelania irakasgai gisa eskaintzen da. Euskal Hirigune Elkargoan derrigorrezko hezkuntza sisteman murgiltze eredua (euskara hutsean) eta parekotasuneko elebidun eredua (euskara eta frantsesa) eskaintzen dira, geroz eta ugariagoak direnak.
-
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan: euskaltegietan eta Hizkuntza Eskola Ofizialetan
Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea nagusiki euskaltegien bidez bideratzen da. Batetik, izaera publikoa duten euskaltegiak daude, udalen edo udal erakundeen eskuetan. Bestetik, izaera pribatua dutenak daude, asko federazioetan bilduta (AEK, IKA, Batuz eta Elkarlan) eta beste hainbat federatu gabe. Halaber, Hizkuntza Eskola Ofizialak ere badaude Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, bertako Hezkuntza Sailei atxikiak.
-
Euskal Hirigune Elkargoan
Helduek AEK euskaltegietan ikas dezakete euskara.
-
Espainian: Hizkuntza Eskola Ofizialetan
Espainiar estatuko hainbat Hizkuntza Eskola Ofizialetan euskara irakasten da.