Erredaktore elebiduna

Erredaktore elebiduna

Submission deadline: 07-09-2018

Euskara. Kultura. Mundura.

  • Procedure:

    Closed

  • Description:

    Euskara, euskal kultura eta euskal sortzaileen lana nazioartean sustatu eta ezagutarazten lan egin nahi duzu? Idaztea eta edukiak sortzea gustuko baduzu, eta kulturzalea bazara hauxe duzu aukera. Donostiako Tabakaleran kokatuta dagoen Etxepare Euskal Institutuan egingo duzu lan, ingurune dinamiko eta kreatiboan, eta  zure komunikazio-lanerako trebetasuna garatzeko aukera izango duzu.

    Funtzioak:

    • Euskara eta euskal kulturarekin zerikusia duten edukiak idatzi, zuzendu eta itzuli.
    • Webgunerako eta buletinerako testu eta edukien plangintza egin, eta eduki horiek sortu eta argitaratu.
    • Prentsa oharrak idatzi eta prentsaurrekoak antolatu.
    • Institutuak komunikabideetan izandako agerpenen jarraipena egin.
    • Sare sozialak kudeatu.
    • Diseinu lanak kudeatu.
    • Marka eta komunikazio proiektuetan parte hartu.

    Baldintzak:                 

    • Komunikazioan gradua 2013 eta 2018 urteen artean.
    • Euskara eta gaztelania maila bikaina (EGA).
    • Ingeles maila altua (C1 mailaren parekoa).
    • Euskaraz eta gaztelaniaz testu idatziak sortzeko gaitasun handia.
    • Sare sozialetan eroso mugitzeko gaitasuna.
    • Proaktibotasuna, azkar ikasteko gaitasuna eta ardurak hartzeko gogoa.
    • Antzeko funtzioetan praktikak egin izana kontuan hartuko da.
    • Diseinu grafiko eta bideo edizio ezagutzak kontuan hartuko dira.
  • More information:

    Present candidature

Sign up for our Newsletter to receive more information

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.