2016ko literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak
Diruz lagunduko den arloa
- Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bizi diren idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.
2016.05.12 EHAA / DEIALDI OFIZIALA
- Eskaerak aurkezteko epea: 2016/05/13 - 2016/07/13
Diruz lagunduko den arloa
- Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bizi diren idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.
Diru‑baliabideak
Deialdi honetarako gehienezko diru-zuzkidura hogeita hemeretzi mila (39.000) eurokoa izango da.
Tarifak:
a) Testuaren zailtasun maila oinarrizkotzat jotzen denean 0,011 euro karaktereko, zuriunerik gabe, jatorrizkoan zenbatuta.
b) Testua poesia denean edo hizkuntzaren aparteko zailtasuna legokeenean, 0,017 euro karaktereko, zuriunerik gabe, jatorrizkoan zenbatuta. Balorazio-batzordeak erabakiko du zein testu den aparteko zailtasunekoa.
Pertsona edo entitate onuradunak.
a) Pertsona juridiko pribatua izatea edo beren gizarte-xedeen barruan argitalpen‑lanak egiten dituen irabazi asmorik gabeko erakundea izatea.
b) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denerako alta emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren baitan jarduerarekin zerikusi zuzena duen epigrafean.
Eskabidea aurkezteko epeak
Eskabideak aurkezteko epea: epea bi hilabetekoa izango da, ebazpen hau EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Aurkeztu beharrekoak
Proiektuko eskabide bana aurkeztuko da eta, eranskinetan zehazten den aurkeztu beharreko dokumentazioarekin batera, honakoak aurkeztu beharko dira:
a) Itzuli nahi den liburu edo testua Word formatuko euskarri informatikoan.
b) Itzulitako lagina: 25.000 karakterekoa (zuriunerik gabe zenbatuta), euskarri informatikoan.
c) Itzultzailearen curriculuma eta argitaletxearen azken katalogoa.
d) Liburua itzultzeko eta argitaratzeko egile-eskubideen baimena edo ziurtagiria.
e) Itzulpena egiteko kontratua, bi aldeek sinatuta.
f) Jatorrizko lana gaztelaniazkoa bada, egilearen errolda-agiria edo jaiotza‑ziurtagiria.
Eranskinak EEIren webgunean izango dira eskuragai, word formatuan, eskatzaileak ordenagailuz bete ahal izateko.
Eskaerak aztertzeko irizpideak
a) Jatorrizko itzulgaiaren literatura-arloko interesa: puntuazioaren % 30 arte.
b) Itzulpen-laginaren kalitatea: % 25 arte.
c) Itzultzailearen ibilbide profesionala: % 15 arte.
d) Liburua argitaratuko duen argitaletxearen ibilbide profesionala, katalogoa eta nazioartean lan egiteko irizpideak, plana, proiektua...: % 20 arte.
e) Kontratuan proposatzen diren argitalpenaren ezaugarriak: argitara emango den ale‑kopurua, tamaina, formatua eta bestelakoak: % 5 arte.
f) Itzulpena jatorrizko lanetik abiatuta egindakoa izatea: % 5
Ordainketa
Ebazpen honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da prozedura honi jarraituz:
% 75 onuradunaren onarpena jasotzen den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean
% 25 jarduera amaitu, justifikazioa egin eta gehienez ere sei hilabeteko epean.
Justifikazioa
Bi hilabeteko epea izango da justifikazioa egiteko, argitalpena kaleratzen denetik hasita. 2017ko abenduan kaleratutakoen kasuan, hilabetekoa izango da epe hori.
Justifikazioa egiteko honakoak aurkeztu beharko dira:
a) Itzulitako lanaren argitalpenaren 3 ale, paperean bada, kopia bat euskarri informatikoan edo edizio digitalerako sarbidea.
b) Itzultzailearen lana ordaindu dela egiaztatzen duen bankuko ordainagiria, eskatzailea argitaletxea bada.
c) Eskabidea aurkeztu ondoren helburu berbererako jasotako bestelako diru-laguntzen zerrenda. EEIk emandakoaz gain beste diru-laguntzarik jaso ez bada, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena aurkeztuko du onuradunak.
2016.05.12 EHAA / DEIALDI OFIZIALA
Deitzailea:
Etxepare Euskal Institutua
Tabakalera
Andre Zigarrogileen Plaza 1.
20012 Donostia-San Sebastián
Tel.: (+34) 943 023 400
Argibide gehiago:
Kizkitza Galartza
k-galartza@etxepare.eus
Tel 943 023409
Eskabidea aurkezteko epeak
Eskabideak aurkezteko epea: epea bi hilabetekoa izango da, ebazpen hau EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.