Podcast
Podcast
Hau da BASQUE., atzerritik euskal kultura eta sorkuntza garaikideari begiratzeko leihoa.
Nazioarteko entzuleari espreski zuzendutako podcast honetan Oier Aranzabalek inspirazio-iturri ditugun hainbat euskal artista eta sortzaileren etxe eta lantokietaraino eramango gaitu. Gertu-gertutik solasean, euren ibilbide, bizipen eta gogoetetan murgilduko gara.
Gozatu!
Euskara. Kultura. Mundura.
-
1x02 | Amonaren sukaldetik Michelin izarren konstelaziora
“Euskal Herrian guztia mahaiaren inguruan gertatzen da; zerbait ia espirituala da”. Hala uste du chef zornotzarrak, hiru Michelin izardun Azurmendi jatetxe ospetsuaren arduradunak. Larrabetzukoaz gain, baditu jatetxe gehiago ere: Bilbon, Madrilen, Sevillan eta baita Tokion ere.
-
1x01 | ESTIBALIZ URRESOLA: Zinema deserosoaren boterea
Zinegile arabarra Oier Aranzabalekin solasean aritu da bere txikitako oroitzapenez, zinemagintzan hasteak dakartzan buruhausteez eta azkura sortzen duen zinemaz, besteak beste.
-
BASQUE. Podcasta | Euskal kultura eta sorkuntzari begiratzeko leiho berria
Lehen denboraldi honetan, Oier Aranzabalek inspirazio-iturri ditugun hainbat euskal artista eta sortzaileren etxe eta lantokietaraino eramango gaitu. Ekimenaren helburua da euskal kultura eta sorkuntza garaikidea gure mugetatik kanpo ezagutaraztea.