AT! Euskal Kultura (2025)
Irekita
Deialdi honen helburua da euskal kultura euskararen eremu geografikotik kanpo sustatu eta zabaltzeko irabazi asmorik gabeko jarduerak babestea.
Euskal Herritik kanpo jendaurrean burutzen diren irabazi asmorik gabeko elkarte eta pertsona fisikoen kultur jarduerak babestuko dira deialdi honen bitartez. Laguntzek jarduera horietan parte hartzeak eragindako mugikortasun gastuak finantzatzen lagunduko dute.
2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egingo diren jardueretarako aurkeztu ahal izango dira laguntza-eskaerak.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2026/06/20 - 2026/07/20
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 20.000€
- Kontaktua: Alex Aginagalde | a-aginagaldelopez@etxepare.eus | +34 943 023 406
Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.