Atxagaren ´Soinujolearen semea´, finalista Japoniako Itzulpen Onenaren Sarian
Euskara. Kultura. Mundura.
Bernardo Atxagaren ‘Soinujolearen semea’ eleberriaren japonierarako itzulpena, Nami Kanekok euskaratik egina eta Etxepare Euskal Institutuak diruz babestua, Japoniako Itzulpen Sariko (Best Translation Award) bost finalisten artean dago. Orain arte, 2020an Shinchoshak argitaletxeak argitaratutako liburuak oso harrera ona jaso du Japoniako irakurle eta kritikariengandik. Hainbat egunkari eta aldizkaritan agertu dira kritikak, liburu-dendetan bost izarreko balorazioa lortzen ari da.
2016an Kirmen Uriberen ‘Mussche’ eleberriaren itzulpena egiteagatik irabazi zuen sari preziatu hau Nami Kanekok. Epaimahaiak maiatzaren 18an jakinaraziko du emaitza. Hasierako hautagaiak hemezortzi liburu izan ziren: irakurleen boto gehien irabazitako zituzten hamahiru liburu, gehi bost itzultzailek osatutako epaimahaiak gomendatutako beste bost. Hemezortzi horien artean, ordea, hauek izan dira finalerako hautatuak:
- ´Soinujolearen semea´, Bernardo Atxagak idatzia, Nami Kaneko-k itzulia
- ´An inventory of losses´, Judith Schalansky-k idatzia, Naoko Hosoi-k itzulia
- ´Born in 1984´, Hao Jingfang-ek idatzia, Chuo Koron-ek itzulia
- ´Friday Black´, Nana Kwame Adjei-Brenya-k idatzia, Motoko Oshino-k itzulia
- ´Murderbot Diaries´, Martha Wells-ek idatzia, Naoya Nakahara-k itzulia