´Aurten, euskara bai!´: atzerriko euskara ikasleen idazlanak irakurri nahi?
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutua eta Aurten Bai Fundazioaren arteko elkarlanari esker, urtero Institutuko irakurletza sareko mundu osoko euskal ikasketetako ikasleek egonaldiak egiten dituzte Zornotzako Barnetegian, euskal hizkuntza eta lurraldea lehen eskutik ikasi eta bizitzeko. Aurtengo udaran 23 ikasle etorriko dira hamabi- hamabost egun bitarteko egonaldiak egitera mundu osoko herrialdeetatik, hala nola, Alemania, Ingalaterra, Italia, Finlandia, Polonia, Hungaria, EEUU, Kuba edota Irlanda.
Etxepare Euskal Institutua eta Aurten Bai Fundazioaren arteko elkarlanari esker, urtero Institutuko irakurletza sareko mundu osoko euskal ikasketetako ikasleek egonaldiak egiten dituzte Zornotzako Barnetegian, euskal hizkuntza eta lurraldea lehen eskutik ikasi eta bizitzeko. Aurtengo udaran 23 ikasle etorriko dira hamabi- hamabost egun bitarteko egonaldiak egitera mundu osoko herrialdeetatik, hala nola, Alemania, Ingalaterra, Italia, Finlandia, Polonia, Hungaria, EEUU, Kuba edota Irlanda.
Era berean, bi erakundeek ‘Aurten, euskara bai!’ lehiaketa jarri dute abian beste behin. Horri esker, ikasle batek egonaldi eta bidaia gastuak ordainduak izaten ditu urtero. Parte hartzeko, ikasleek idazlanak bidali dituzte euskara hizkuntza ardatz hartuta, eta aurten, aukeratu ezinik, bi ikaslek lortu dute saria. Beren idazlanak irakurri nahi dituzue?
Aresti eta biok - Matteo Fiorini, Università Ca’ Foscari Venezia
Gaur oso nekatuta nago.
Nire burua harria bezala dago.
Lo gutxi egin dut, baina orain zortziak hogei gutxi dira eta altxatu naiz, unibertsitatera joan behar dut eta gosaldu nahi dudalako.
Nire neska-laguna sukaldean dago, kafea egiten ari da: “buongiorno amore!” esaten du. Ez dut oso ondo entzuten, baina bere hizkuntza arrotza iruditzen zait. “Egun on, Anda, zer moduz?”. Gure begiak galderaz betetzen dira: ez diogu elkarri ulertzen. “Smetti di fare il cretino e vestiti, ci vediamo stasera...” “zer diozu...” esaten dut, baina atea itxi du. “Zer arraroa” pentsatzen dut. Autobusa zortzietan iritsiko da eta prestatu behar dut, baina ez da erraza oso urduri nagoelako. Nire gurasoei deitu nahi diet: zero...hiru...sei...lau...bost...nire amaren ahotsa ezezaguna dago: “Pronto?” “Kaixo ama”, diot, “arazo bat dut!” “Matteo?! Non capisco...Matteo?!”. Orain oso ondo entzuten dut: hizkuntza arrotza hitz egiten ari da. Telefonoa mahaia gainean jarri dut eta alde egin dut. Kalea isila da, eguna udakoa eta eguzkitsua da eta lore usaina dago. Inguruan begiratu dut eta gizon bakarra ikusi dut. Ile beltza du, betaurreko beltzak eta alkandora zuria daramatza, eta nahiko gaztea ematen du.
“LAGUNTZA BEHAR DUT!”
“Zer behar duzu, anaia?” gizon honek nire hizkuntza berria hitz egin dezake “ospitalera joan nahi dut!”.
Gizona ni begiratzen ari da: “Ezin dizut lagundu” “Zergatik?! Eta zergatik hitz egiten duzu hizkuntza hau?” “Nire aitaren hizkuntza delako...Ezin dizut lagundu, orain hemen zerbait irakurri nahi dut...” “LAGUNTZA BEHAR DUT, MESEDEZ!”.
“Nire aitaren etxea defendituko dut” Ados, hau ere zoratuta dago, ni bezala. “BAKARRIK GAUDE” baina ez du entzuten “Galduko ditut aziendak, soloak, pinudiak; galdugo ditut, korrituak errentak interesak baina nire aitaren etxea defendituko dut.” Emakume bat pasatzen da eta laguntza eskatu nahi diot, baina hemendik urruti dago eta gizon arraroa barrez ari da “kar!kar!kar! zure aitaren etxea defendituko duzu edo ez zara zure mundura itzuliko”. Zer gertatu da? Zer da nire aitaren etxea? Nire aitaren etxea segurua da, baina nire hizkuntza arriskuan dago. “zure hizkuntza zure etxea da, ezta? Gu euskaldunak gara...” “euskal herrikoak!” esaten dut “ez...” erantzuten dit “... gu euskaldunak gara, mundukoak. Nire aitarena edo zure aitarena edo beste batena...denok gure aitaren etxea defendatu behar dugu. Orain, zu euskalduna zara eta esnatu behar duzu!” “zein da honen esanahia?” “esnatu eta gero euskalduna izan zarela gogoratuko duzu, agur!”
Gaur oso nekatuta nago.
Nire burua harria bezala dago.
Lo gutxi egin dut, baina orain zortziak hogei gutxi dira eta unibertsitatera joan behar dut eta gosaldu nahi dut.
Nire neska-laguna sukaldean dago, kafea egiten ari da: “egun on, maitea!” dio. Ez dut oso ondo entzuten, baina hizkuntza arrotza hitz egiten ari da. “Buongiorno Anda, come stai?”. Gure begiak galderaz betetzen dira: ez diogu elkarri ulertzen.
Zer arraroa.
Sekretu bat dut zuretzat – D. Eismann, Berlin Freie Universitat
Berandu samar jaiki naiz eta gosaldu dut. Gaur astelehena da baina ez dut eskolarik. Oporrak ditut. Ni Venezuelan bizi naiz nire aitarekin. Anaia txiki bat daukat. Bere izena da Beñat eta 10 urte ditu. Nik 13 urte ditut. Txakur beltza dugu. Gu Donostiakoak gara, baina Venezuelan bizi gara urte askotan eta hori mingarria da. Baina guk etxe eder berria dugu. Hondartzatik gertu bizi gara. Itsasoa gustatzen dut. Hondartzara txakurrekin joaten naiz. Ez dago urruti. Kanpoan hotza dago, baina eguzki ederra dago. Ez da euria.
Nik emakume bat ikusi dut hondartzan.
„Nor da hura?“ – pentsatzen dut. Ez dakit. Emakume handia eta polita da. Hurbildu egiten da.
„Beraz, zu zara Miren?“
„Qué?!“ – harritzen naiz.
„Tú eres Miren, ezta?“
„Bai… Soy Miren. Nor zara zu?“
„Badakizu euskaraz?! Ulertzen didazu?! Ze ondo!”
„Bai, noski! Donostiarra naiz. Nor zara zu? Nongoa zara?
„Larraga naiz. Pozten naiz. Urte askotarako. Donostiakoa naiz ere. Bihar esango dizut. Nik ezagutzen dut zure ama. Bihar esango dizut guztia.“
„Ez dut ulertzen. Nola? Barkatu? Nire ama?“
„Bai. Bihar hemen izango naiz eta esango dizut guztia.“
„Zer ordutan?“
„Goizean. Hamarretan. Ados?“
Hori esanda emakumea joan zen.
Nor da emakume hori? Zer esan du emakumeak? Emakumeak nire ama ezagutu duela esan du. Zergatik? Nondik? Ez dut ezer ulertzen. Ez naiz inorekin fidatzen. Orain gaizki nago.
Duela urte asko hil zen nire ama. Ni txikia nintzen. Irakaslea zen eta idazlea. Liburu batzuk idatzi ditu. Bere liburu guztiak ipuinak ziren. Ez dut ama gehiago ikusiko. „Faltan botatzen zaitut, ama!“ – pentsatu dut.
Nik nire haurtzaroko pasadizo asko gogoratzen ditut. Beñatek ez. Beñat gaztea zen. Ez daki hitz egiten euskaraz asko. Baina euskara ulertzen du pixka bat. Batzuetan berarekin praktikatzen dut. Batzuetan euskaraz mintzatzen gara.
Aitaren dendara joatea erabaki dut. Hitz egin nahi dut aitarekin emakumeari buruz. Donostian aita mekanikoa zen. Caracasen aitak janari denda txiki bat du eta denetik saltzen du. Gehienetan ez du lan handirik izaten baina gaur bai.
„Zertara zatoz hona?“
„Aita, hitz egin behar dut zurekin.“
„Lan handia dut orain.“
„Baina oso garrantzitsua da.“
„Orain ez.“
Dendatik irten naiz eta buruan daukat nire ama. Buelta bat ematen dut eta gauean etxera noa. Ohean sartzen naiz eta lo gelditzen naiz.
Hurrengo goizean hondartzara joaten naiz.
Etorri al da emakumea? Ez, ez da etorri emakumea. Emakumea ez da inon. Hamabost minutu pasa dira. Eguerdian Larraga ere ez da etorri. Ez da etorriko...
Euria ari du. Azkenik ikusten dut emakumea. Emakumeak fardel txiki bat dauka eskuan.
„Azkenean! Iritsi zara!“
„Barkatu. Nire bidea galdu dut.“
„Zer duzu eskuan?“
„Zerbait esan behar dut. Sekretu bat dut zuretzat.“
„Nire amari buruz?“
„Bai.“
Pixka bat isilik dago.
„Zure amaren lagun bat naiz. Zure ama ez da hil. Zuen bila ari da.“
„Zer!?“. Ez dakit zer esan.
Emakumeak liburu bat du. Liburua gorria da.
„Tori, hemen daukazu! Amak liburu hau idatzi du. Irakurri liburua! Liburua zure galderen erantzuna da. Azaltzen du zergatik joan zen.“
„Mila esker! Liburua irakurriko dut.“ Etxera noa. Sentibera naiz.
„Qué tienes en tus manos?“ – galdetzen du Beñatek.
„Ez dut ezer eskuan.“
„Pero veo que tienes algo en tus manos!! Dime que es!!!“
„Bueno, liburu bat da. Ez duzu ulertzen orain… baina aurten bai! Aurten irakatsiko dizut ondo euskaraz eta egun batean ulertuko duzu liburua.“
Nire gelan sartzen naiz eta irakurtzen hasten naiz Koaderno gorria.