Bernardo Atxaga Mexiko DFko Palacio de Bellas Artes antzoki ospetsuan gaur
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak Mexikon antolatutako euskal literaturari burukzo programan, gaur, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean Bernardo Atxaga idazleak hitzaldi-solasaldi bat eskainiko du Mexiko DFko Palacio de Bellas Artes enblematikoan. “Conversación con Bernardo Atxaga” izenburuko solasaldian euskal egilea Javier Aranda idazle, kazetari eta kritikariarekin batera ariko da.
Literaturarekin hain lotura handia duen Palacio de Bellas Artes ospetsuak 80. urteurrena bete du aurten. Pasa den apirilean Gabriel García Márquez Literaturako Nobel saridunaren hil-kapera hartu zuen, eta udan, jauregiari egindako omenaldian, Jaime Labastida Ochoa poeta eta editoreak “planetan gelditzen den antzoki errenazentistarik ederrena” dela esan zuen. Elena Poniatowska - Cervantes Saria, 2013- idazle, aktibista eta kazetari mexikarrak “urrezko apaingarriez jositako merenge zuri maitagarria” deitu zion, eta gogora ekarri zuen Rita Macedo aktoreak Carlos Fuentes idazleari esan ziona, Tonantzintlan (Puebla) zeudela: paisaia hura Bellas Artes-eko teloiaren berdin-berdina zela. “Sumendien irudia jauregi honek ematen zion”.