Danborren Talka aurkeztu dute Libournen
Euskara. Kultura. Mundura.
Libourneko Fest’Arts jaialdiak aurtengo programazioa eta, bereziki, Etxepare Euskal Institututaren sustapen lanaren ondorioz egindako Danborren talka lana aurkeztu zituen atzo Frantziako hirian. Deabru Beltzak euskaldunen eta Frantziako Les Commandos Percu konpainiek sortu eta Libourneko Fest’Arts-ek eta Lekeitioko Kale Antzerki jaialdiek ekoiztu dute lan ikusgarri hau, atzo era laburrean erakutsi zutena, kalean. Deabru Beltzak taldeaz gain, hiru euskal konpainia gehiago ere hartuko ditu jaialdiak abuztuan eskainiko duen programazioan: En La Lona, Ertza eta Organik.
Aurkezpen ofizialean Libourneko eta Lekeitioko jaialdiko arduradunak, Libourneko ordezkari politikoak, Deabru Beltzak eta Les Commandos Percu konpainietako arduradunak eta Etxepare Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendari den Mari Jose Olaziregik esku hartu zuten. Azkenak, Etxeparek Fest’Arts-ekin 2011. urtetik burutzen duen lankidetza poz iturri baino ez dela izan azpimarratu zuen eta eskerrona adierazi zien jaialdiko buruei, haien eskuzabaltasunagatik eta euskal kultur ondarea hedatzen bidelagun direlako. Deabru Beltzak konpainiako Garbitxuk, bere aldetik, biziki eman nahi izan zizkion eskerrak Etxepare Euskal Institutuari, euskal kale antzerkiaren kanpoko zabalkundean egiten duen ahaleginagatik.
2011. urteaz gerozik, Etxepare Euskal Institutuak Libourneko Fest’Arts jaialdiarekin elkarlanean dihardu –Office Artistique de la Région d´Aquitaine OARArekin batera eta Institut Français-en babesarekin- euskal kale antzerkia nazioartean zabaltzeko xedez. Libournekoa Europako kale antzerki jaialdi puntakoenetakoa da, eta emaitza ere neurrikoa izan da, jaialdia euskal produkzioen erakusleiho aparta bilakatu baita.

2012an Euskadi herrialde gonbidatua izan zen Libournen, eta3 euskal konpainien 12 emanaldi antolatzeaz gain, Institutuak euskal taldeen eta programatzaileen arteko topaketa bat antolatzeko aukera ere izan zuen, jaialdiaren baitan. Laster hasi zinen abian jarritako sare berri horiek emaitzak ematen: 2013. urtean Fest’Arts-eketa Lekeitioko Kale-Antzerki Nazioarteko Jaialdiak batera ekoiztu zuten eta Joseba Sarrionaindiaren testuetan oinarrituta zegoen Naufragos lana estreinatu zuen Dantzaz konpainiak, erabateko arrakasta lortuz.
Argazkietan: Danborren Talka ikuskizunaren erakustaldia; Etxepare Institutuko Mari Jose Olaziregi eta Deabru Beltzak-eko Garbitxu, aurkezpenean.