Donostia-Wroclaw: joan-etorriko bidaia artistikoa
Euskara. Kultura. Mundura.
Donostiako 2016 Espazioak emakumezko sei artista euskaldun eta poloniarren lanak erakutsiko ditu azaroaren 21etik 27ra; Europako Kultur Hiriburu titulua partekatzen duten bi hirien arteko truke artistikoaren emaitza gisa. Erakusketaren helburua da artisten, euren obren eta herritarren arteko topagune bat izatea. Hiru zatitan banatuko da, Donostia 2016ren eta Wroclaw 2016ren arteko lankidetzaren esparruan sortutako zenbait proiektu jendeari erakusteko.
Alde batetik, hiru artista euskaldunek Wroclaw-n uztailean eta abuztuan egindako lanak erakutsiko dira. Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016ek batera deitu eta esleitutako egonaldi batzuetan egin zituzten. Hona proiektuak eta artistak: “Wroclaw-Donostia. Zubi bat”, Maialen Sarasuaren ikus-entzunezko proposamena; “Hala bazan… KLIXK!”, Goiatz Labandibarrena, zenbait argazkitan inspiratutako literaturako sorkuntza proiektua; eta “Hiri-kit”, entzunezko performance gida bat bertako herritarrentzat, Horman Poster kolektiboko Maialen de Pedrok eta Igor de Quadrak sortutakoa.
Bigarren zatiaren helburua izango da euskal gastronomiaren ikerketa artistikoko proiektu hau erakustea: “On the other side of the table” (“Mahaiaren beste aldean”). Proiektu hori batera garatzen ari dira Magdalena Kreis, Natalia Romaszkan eta Ewa Rebeka Sluzynska artista poloniarrak.
(...)
Donostiako 2016 Espazioak emakumezko sei artista euskaldun eta poloniarren lanak erakutsiko ditu azaroaren 21etik 27ra; Europako Kultur Hiriburu titulua partekatzen duten bi hirien arteko truke artistikoaren emaitza gisa. Erakusketaren helburua da artisten, euren obren eta herritarren arteko topagune bat izatea. Hiru zatitan banatuko da, Donostia 2016ren eta Wroclaw 2016ren arteko lankidetzaren esparruan sortutako zenbait proiektu jendeari erakusteko.
Alde batetik, hiru artista euskaldunek Wroclaw-n uztailean eta abuztuan egindako lanak erakutsiko dira. Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016ek batera deitu eta esleitutako egonaldi batzuetan egin zituzten. Hona proiektuak eta artistak: “Wroclaw-Donostia. Zubi bat”, Maialen Sarasuaren ikus-entzunezko proposamena; “Hala bazan… KLIXK!”, Goiatz Labandibarrena, zenbait argazkitan inspiratutako literaturako sorkuntza proiektua; eta “Hiri-kit”, entzunezko performance gida bat bertako herritarrentzat, Horman Poster kolektiboko Maialen de Pedrok eta Igor de Quadrak sortutakoa.
Bigarren zatiaren helburua izango da euskal gastronomiaren ikerketa artistikoko proiektu hau erakustea: “On the other side of the table” (“Mahaiaren beste aldean”). Proiektu hori batera garatzen ari dira Magdalena Kreis, Natalia Romaszkan eta Ewa Rebeka Sluzynska artista poloniarrak. Hiru artista poloniarrak azaroaren 3tik 24ra Donostian egiten ari diren egonaldian sukaldaritzako euskal tradizioak, objektuak, errezetak eta ohiturak bildu ondoren, ikerlanak artista liburuaren itxura hartuko du. Horren lehen lagina ikusgai izango da erakusketan.
Hirugarren zatian, “On the other side of the table” proiektuan sortutako materiala egongo da ikusgai (Intxaurrondo Hegoa eskolarekin lankidetzan egindako zenbait bitartekotza ekintzetan sortua da) DSS2016 proiektuaren lan ildo nagusietako baten parte gisa: sorkuntza prozesuak bistaratzea. Ekimen horrek, Arteko galeriaren lankidetzaz, bidea eman du 5 eta 11 urte arteko 160 haurrek euren ideiak 2016 Espazioan erakutsiko den prozesu artistikoan sartzeko.
Lan horien guztien prozesua eta emaitza biltzeak ahalbidetu egingo du truke artistiko honen helburu nagusia bistaratzea: leku baten eguneroko bizitzaren inguruko begirada berri bat eta beste interpretazio bat ekartzea (kasu honetan, Donostia eta Wroclaw hiriak dira), oso bestelakoak diren diziplina artistikoetatik abiatuta (adibidez, literatura, ikus-entzunezko lana, performance ekintza edo muralismoa).