Euskal fikzio garaikidea eta "Loreak", Chicagoko Koldo Mitxelena Katedran

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-04-29

Asteotan ari da garatzen aurten Mari Jose Olaziregi irakasleak zuzendu duen Koldo Mitxelena Katedra, Chicagoko Unibertsitatean. Jarraian xehetzen den programa akademikoaz gain, ikasleek Loreak filma ikusteko aukera izan dute, baita emanaldiaren ostean Joxe Mari Goenaga zuzendariarekin bideo-solasaldian parte hartzekoa ere.

Azken lau hamarkadetan iragana oroitzeak euskal literaturan izan duen isla aztertzea izango du helburu ikastaro honek. Zehatzago, euskal literaturaren garapena analizatuko dute, 1980ko hamarkadan iragan mitikoa gogoratzen zuten kontakizunetatik abiatuta, iragan hurbil gatazkatsua erdigunean kokatu duten gaur egungo lanetara heldu arte.

Ikastaroak euskal sorkuntzak 1960ko hamarkadan hartu zuen kultur heterodoxia aztertuko du lehenik; Jorge Oteizaren Quosque tandem! (1963) eta Gabriel Arestiren Harri eta Herri (1964) abangoardiaren eta ahozko literaturaren arteko elkarrizketa sortu zuteneko garaia zen, azken hau tradizionala izan ala ez, bertsolaritza, kasu. Izan ere, ahoz transmititzen ziren hainbat kondairekin eraiki zen, Hego Amerikako errealismo magikoaren tankerako teknikak baliatuz, 1980ko hamarkadan hedatu ziren irudimenezko munduak, Atxaga, Lertxundi, edo Mujika Iraola bezalako egileen eskutik. Obaba bezalako alegiazko munduak,  Mendebaldeko canon literarioan erromatikoen etorrera arte existitzen ez ziren eta isilarazita zeuden Beste periferikoei ahotsa eman zietenak.   

Atxagaren Obabakoak (1988) eleberriak nazioartean izan zuen harrera bikaina eta haren kanonizazio / integrazioa iberiar sistema interliterarioan nazioarteko kritikariek euskal lanei eskaintzen dieten aukerei eta lekuari buruzko gogoeta egiteko ere balioko du. Aldi berean, euskal literatura bezalako gutxiengo batek Letren Munduko Errepublika delakoan toki bat izateko duen aukeraz ere hausnartuko dute.

(...)

 

 

Koldo Mitxelena Chair / University of Chicago / Division of the Humanities


Udaberriko Hiruhilekoa 2016

Euskal Fikzio Garaikidea: Mamu Nazionalak, Audientzia Globalak


Irak. Mari Jose Olaziregi


Asteotan ari da garatzen aurten Mari Jose Olaziregi irakasleak zuzendu duen Koldo Mitxelena Katedra, Chicagoko Unibertsitatean. Jarraian xehetzen den programa akademikoaz gain, ikasleek Loreak filma ikusteko aukera izan dute, baita emanaldiaren ostean Joxe Mari Goenaga zuzendariarekin bideo-solasaldian parte hartzekoa ere.

Azken lau hamarkadetan iragana oroitzeak euskal literaturan izan duen isla aztertzea izango du helburu ikastaro honek. Zehatzago, euskal literaturaren garapena analizatuko dute, 1980ko hamarkadan iragan mitikoa gogoratzen zuten kontakizunetatik abiatuta, iragan hurbil gatazkatsua erdigunean kokatu duten gaur egungo lanetara heldu arte.

Ikastaroak euskal sorkuntzak 1960ko hamarkadan hartu zuen kultur heterodoxia aztertuko du lehenik; Jorge Oteizaren Quosque tandem! (1963) eta Gabriel Arestiren Harri eta Herri (1964) abangoardiaren eta ahozko literaturaren arteko elkarrizketa sortu zuteneko garaia zen, azken hau tradizionala izan ala ez, bertsolaritza, kasu. Izan ere, ahoz transmititzen ziren hainbat kondairekin eraiki zen, Hego Amerikako errealismo magikoaren tankerako teknikak baliatuz, 1980ko hamarkadan hedatu ziren irudimenezko munduak, Atxaga, Lertxundi, edo Mujika Iraola bezalako egileen eskutik. Obaba bezalako alegiazko munduak,  Mendebaldeko canon literarioan erromatikoen etorrera arte existitzen ez ziren eta isilarazita zeuden Beste periferikoei ahotsa eman zietenak.   

Atxagaren Obabakoak (1988) eleberriak nazioartean izan zuen harrera bikaina eta haren kanonizazio / integrazioa iberiar sistema interliterarioan nazioarteko kritikariek euskal lanei eskaintzen dieten aukerei eta lekuari buruzko gogoeta egiteko ere balioko du. Aldi berean, euskal literatura bezalako gutxiengo batek Letren Munduko Errepublika delakoan toki bat izateko duen aukeraz ere hausnartuko dute.

Kultur espezifikotasunak (euskarazko idazleak, itzulpenak, unibertsaltasuna) euskal literatur sisteman sortu duen eta sortzen dituen tentsioen gaineko eztabaida hartuko dute hitzaurre gisa, azkenik gure literaturak esparru globalean lekua aurkitzeko esportatu behar dituen gaiak eta estiloak aztergai izateko.

Euskal Herriko ingurune gatazkatsuan literaturak duen funtzio sozial eta etikoaren gainetik Iban Zaldua, Harkaitz Cano eta Eider Rodriguez bezalako idazleek piztutako eztabaida sortu da egun, gure iragan politiko hurbila gogoratzen eta berreraikitzen duten literatura-lan ugari eta originalak esportatzeko gaitasunaz. Espainiako Gerra Zibilari edo ETAren terrorismoari buruzko eleberriek eta filmek azken bi hamarkadatan izan duten goraldia eta memoriarako lekuen irautea eta eguneratzea, -Gernika edo gudariak, esate baterako, kantu zaharren bertsio berrien bitartez-, bidea emango digute euskal egile garaikideen lanez aritzeko; besteak beste,  Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia edo Kirmen Uribe.    

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu