Euskal jardunaldia, Liverpoolgo Unibertsitateko Manuel Irujo Katedraren baitan

2016/03/22

Euskara. Kultura. Mundura.

Liverpoolgo Unibertsitatean antolatzen duten Manuel Irujo Katedraren baitan, egun osoko euskal jaurdunaldia antolatu zuten martxoaren 11n, Hibridazioa eta sare berriak: esku-hartze kritiko garaikideak (Hybridity and new networks: contemporary critical interventions) izenburupean; egungo euskal produkzio artistiko kolaboratibo eta hibridoa izan zituzten hizpide.

Nerea Arruti Etxepare Euskal Institutuko Liverpoolgo irakaslea da aurten katedrako gonbidatua, egitarau akademikoa osatzeko:bere ikerketa lerroa memoria, literatura eta ikus-kulturaren artean kokatzen da. 

Zinemagileak, idazleak, arte kritikariak eta akademikoak elkartu zituen jardunaldiak; proiekzioak eta poesia errezitaldiak tartekatu ziren bertan, egungo euskal arte praktiken inguruko eztabaida eta analisien artean.

Guztira, hogeitabost bat pertsona elkartu ziren eguna elkarrekin pasatzeko, eta hainbat eztabaida une antolatu zituzten hibridazioaz eta egungo euskal kultura garaikidearen inguruan hausnartzeko. Saio gehienek bezala, Emak Bakia filmaren zuzendari Oskar Alegriaren galdera-erantzun saioak eta Ixiar Rozasen Beltzuria 11. irakurketak arrakasta handia izan zuten.

Bestetik, Peio Aguirre (The Poetics of the Non-group) eta Harkaitz Canoren (Is the Contemporary Artist a Kleptomaniac?) hitzaldiek eztabaida bikainak sorrarazi zituzten. Oro har, Liverpoolen kalitatezko euskal artea eta literatura garaikide gehiago dastatzeko egarri gelditu dira.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu