"Euskal kultura" bildumako bi ale gehiago eskuratu daitezke jada frantsesez
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak sortutako “Euskal kultura” liburuxka-sortako bi ale frantsesera itzuli dira, Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean: Estibaliz Ezkerraren XX mendeko euskal literatura eta Peio Aguirreren Euskal musika klasikoa. Kattalin Totorikak itzuli ditu liburuxkak eta dagoeneko Institutuko webgunetik deskargatu daitezke doan, eta baita Euskal Kultur Erakundearen ataritik ere.
Horrela, bost dira guztira Etxepare Institutuaren liburuxka-sortatik frantsesera itzulitako aleak. 2013an, bilduma bereko hiru liburu eskuragarri jarri ziren euskara-frantsesa-ingelesa bertsio hirueledunean: Oier Araolazaren Euskal dantza, Jon Eskisabelen Euskal kantagintza eta Joxean Fernándezen Euskal Zinema dibulgazio lanak, hain zuzen.
“Euskal kultura” sailaren helburua euskal sorkuntzari buruzko informazio eguneratua, erakargarria, eta aldi berean sendoa eskaintzea da, eta hamabi liburuz osatua dago (hizkuntza, musika, dantza, literatura, zinea, bertsolaritza…).