Euskal kultura Parisen: Makila ikuskizuna bihar izango da ikusgai
Euskara. Kultura. Mundura.
Urtarrilaren 31an, Makila ikuskizuna ikusi ahal izango da Parisen, Théâtre Armande-Béjard-en. Euskal dantzagintza eta kantagintzan oinarritzen den proiektua Parisko Eskual Etxeko bi elkartek (Gazteriak eta Gernika) antolatu dute Euskal Kultur Erakundea eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz.
Dantzariak, abeslariak, musikariak…orotara 60 pertsona inguru batzen ditu oholtza gainean Makilak. Guztiek Euskal Herriko dantza zein abesti ikusgarrienak aurkeztuko dituzte, gehienak zuzeneko musikaz lagunduta. 20:00etatik aurrera ikusi ahal izango da Ile de Francen euskal kulturaren garapenean lagundu nahi duen ikuskizuna.
Aitzinako koreografietan oinarrituta dago Pariseko ingurunetan bizi diren euskaldun eta euskal maitaleek sortutako ikuskizuna. Proiektu honetan, partaide guztiek euren jakituria eta indarrak batu dituzte, haiek ikasitako balore zein usadioak, ondorengoei erakusteko lekukoa baizitz; horregaitik, Makila izena hautatu dute proiektu honentzat.
Urtarrilaren 31an, Makila ikuskizuna ikusi ahal izango da Parisen, Théâtre Armande-Béjard-en. Euskal dantzagintza eta kantagintzan oinarritzen den proiektua Parisko Eskual Etxeko bi elkartek (Gazteriak eta Gernika) antolatu dute Euskal Kultur Erakundea eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz.
Dantzariak, abeslariak, musikariak…orotara 60 pertsona inguru batzen ditu oholtza gainean Makilak. Guztiek Euskal Herriko dantza zein abesti ikusgarrienak aurkeztuko dituzte, gehienak zuzeneko musikaz lagunduta. 20:00etatik aurrera ikusi ahal izango da « Ile de France »-n euskal kulturaren garapenean lagundu nahi duen ikuskizuna.