Euskal literatura eta Kortatu taldearen musika Marburgeko Unibertsitatean aztergai

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-06-23

Memoria historikoa ardatz izango duten Iberiar Ikasketei buruzko I. Jardunaldiak eta Mari Jose Olaziregik koordinatzen duen Memoria Historikoa eta Iberiar Literaturak Sareak antolatu duen III. Nazioarteko Mintegia aste honetan burutuko dira Phillips Universität Marburgek unibertsitatean (Alemania). Jarduerok iberiar penintsulan dagoen kultura eta hizkuntza aniztasuna  ezagutaraztea eta aztertzea dute helburu, horretan aditu diren nazioarte mailako adituen ekarpenen bitartez; besteak beste, Etxepare Euskal Institutuak babestutako ekimena da.   

Iberiar literatura eta memoria historikoa aztertzeko xedearekin sortutako nazioarteko sarearen 3. Mintegia ekainaren 26an izango da, eta arlo akademikoko aditu ugari bilduko ditu: Ulrich Winter (Philipps Universität Marburg-NHMIL), Joan Ramón Resina (Stanford Univesity-NHMIL), Xavier Plá (Universitat de Girona-NHMIL), Isabel Capeloa Gil (Univesidade Católica de Lisboa-NHMIL), Pedro Ruiz eta José Antonio Caballero Machí (Universitat de València) , Xosé Manoel Núñez Seixas (LMU Múnchen/Universidade de Santiago de Compostela) eta Frantziska Bichtele (Universität Konstanz/UPV-EHU). Bichtelek Euskal Herriko biktimen memoriak literaturan eta zinean izan duten isla izango du mintzagai.

Segidan, ekainaren 27an eta 28an, Iberiar Ikasketei buruzko I. Jardunaldiak egingo dira. Programan, nazioarteko aditu ugari eta Transizioa Euskal Herrian gaia jorratuko duen atal berezi bat,  Philipps Universität Marburg unibertsitateko Daniela Bister eta Benjamin Inal adituen ardurapean. Lehenak  Kortatu taldearen musika izango du aztergai, espainiar transizioaren kontrako erantzuna izan zen aldetik, eta Euskal Herriaren aldeko euskal “borroka estetiko-musikala”  zirriborratuko du. Benjamin Inalek, berriz, euskal eleberrigintzaren transizioaz ariko da, literaturaren eta identitatearen arteko harremanari arreta ipiniz.    

PROGRAMA ETA ARGIBIDE GEHIAGO

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu