Euskal musika eta identitatea, Liverpooleko unibertsitatean aztergai

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-11-07

Urtero, Liverpooleko Unibertsitateko Kultura eta Hizkuntza Modernoen Sailak Iberian and Latin American Week izeneko jardunaldia antolatzen du. Horren helburua Iberiar penintsulako eta Latinoamerikako hizkuntzen eta kulturen berri ematea da, saio eta ekitaldi desberdinen bitartez.

(...)

Urtero, Liverpooleko Unibertsitateko Kultura eta Hizkuntza Modernoen Sailak Iberian and Latin American Week izeneko jardunaldia antolatzen du. Horren helburua Iberiar penintsulako eta Latinoamerikako hizkuntzen eta kulturen berri ematea da, saio eta ekitaldi desberdinen bitartez.

Aurtengo honetan, euskarak eta euskal kulturak izan dute beren txokoa Iberian and Latin American Week jardunaldian; izan ere, gai horiei buruzko bi saio egin dira. Urriaren 31an,  Marina Balenciagak Euskal Herria – Basque Country. Modern Basque-language musicaurkezpena eskaini zuen, eta  azaroaren 3an, aldiz, Zoe Bray doktoreak Changing boundaries in the Basque Country: an interdisciplinary perspectiveskype bidezko hitzaldia.

Aurkezpenean, Balenciagak gaur egun Euskal Herrian euskaraz ekoitzitako musikari buruzko azalpenak eman zituen. 1960ko hamarkadatik hasi eta gaur egunera arte musikak izan duen bilakaera azaldu zuen, azkenengo bost hamarkada horietako abesti esanguratsuenen aukeraketaren bitartez. Gainera, urte horietan Euskal Herrian izan diren testuinguru eta giro desberdinak nabarmendu zituen, eta horiek musikan izan duten eragina azpimarratu zuen. Horretaz guztiaz gain, Euskal Herria kontzeptuari, euskal kulturari eta euskarari buruzko argibideak ere eman zituen.

Zoe Brayk Euskal Herriko mugei eta bertako jendearen identitateari buruzko jarduna eskaini zuen, horiexek izan baitziren haren tesiaren ikergaiak. Berak margoturiko erretratuen bitartez, besteak beste, esploratzen du Zoek euskal jendearen identitatea, bai bertan bizi direnena, bai diasporan bizi direnena. Izan ere, pintura mota horrek aukera paregabea eskaintzen omen dio bestearen galtzetan sartu eta harekin enpatia erdiesteko, margolariaren beraren eta erretrataturiko pertsonaren arteko harreman gertuagokoa eratuz. Horretaz guztiaz gain, Israelen eta Palestinaren arteko gatazkari buruzko nozio batzuk ere eskaini zituen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu