Euskal sukaldaritzak eta kulturak tokia izan dute Washingtongo Kennedy Center entzutetsuan
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskal kulturak lekua izan du Washington DCko Kennedy Center kulturgune ezagun eta erreferentzialean, lehen aldiz. Bertako Iberian Suite: global arts remix festival jaialdiaren barruan, Hasier Etxeberria euskal idazle, errealizadore eta kazetariak hitzaldiak eskaini zituen martxoaren 7an eta 8an, euskal sukaldaritzari buruzko film bi aurkezteaz gain. Culinary & Film atalean izan zen, Etxepare Euskal Institutuaren bitartekaritzari esker lortutako partaidetzan.
Martxoaren 7ko mintzaldian Euskal Herriaren kulturaren aberastasunaren berri eman zuen Hasierrek: herri txikia izanik ere –hizlariaren esanetan, euskal biztanle guztiak Brooklynen kabitzen dira-, euskaldunon kultura, hizkuntza, artea edota sukaldaritzaren garrantzia eta aberastasuna azpimarratu zituen, eta herriaren nortasun kolektiboaren osatzean duten munta nabarmendu. Euskal sukaldaritzak Euskal Herrian duen babes soziala eta nazioarte mailan egin duen ekarpena eta ere aipatu zituen, Francisco Javier Gutiérrez eta Jon Arreguik zuzendutako Euskadi: Cocina en la Cumbre filma aurkeztu aurretik. Emanaldia amaitutakoan bertaratu zen jende ugariaren galderei erantzun zien Etxeberriak. Interes bizia piztu zuen saioak, eta solasaldia bizia izan zen benetan.
Martxoaren 8ko saioa, berriz, Juan Mari Arzak sukaldari handiaren eta bere gaineko Juan Mari Arzak: Etxe bat da Mundua dokumentalaren ingurukoa izan zen. Berriro ere, Hasier Etxeberriak egin zuen aurkezpena, hitz interesgarri eta hunkigarriekin, Arzaken lanaren garrantziaren inguruko hausnarketa partekatuz. Entzuleek interes biziz jarraitu zituzten bere hitzak, eta segidan Etxeberriak berak sortutako dokumentalarekin zinez gozatu. Amaieran, berriro ere, solasaldi erakargarria piztu zen Kennedy Centerreko Family Theatre aretoan.

Hain justu, Arzak izan da protagonista baita ere Miamin, martxoaren 11ean Miamiko Dade Collegen Lehendakariaren Domina jaso baitzuen, Basque Culinary Center-ek Etxepare Euskal Institutuarenlaguntzaz sustatutako ekimenean. Juan Mari Arzak eta bere familiaz gain, bertan izan dira BCCeko zuzendari Joxe Mari Aizega, Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga, eta Mari Jose Olaziregi, Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria.