Euskara Munduan 2021-2022 datutan
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskara Munduan programaren helburu nagusia munduko euskal etxeetan euskal hiztunak irabaztea da. Lan hori sustatzeko, dirulaguntzak ematen dizkie Etxepare Euskal Institutuak, bakoitzeko ikasle-kopurua eta eskolen ordu kopurua kontuan izanda. 2020ko urria eta 2021eko iraila bitartean Europa eta Ameriketako Euskal Etxeek emandako euskara-ikastaroengatik esleitu zaizkie 242.000 euro. 2021ko urria eta 2022ko iraila bitartean emandako euskara-ikastaroengatik, aldiz, 290.000 euro jasoko dituzte. Denera, beraz, 532.000 euro jasoko dituzte.
2020-2021 eta 2021-2022ko ikasturteetan, 1801 eta 1661 lagunek eman dute izena, hurrenez hurren. Azken ikasturteko datuekin alderatuta (2019-2020), behera egin du zifra honek, 1907 izan baitziren. 2021-2022ko ikasturtean, 21.480.000 ikastordu baino gehiago emango dituzte euskal etxeetan.
Programa honetara bideratutako dirulaguntzen bilakaera 2020, 2019 eta 2018. urteetan, hurrengoa izan da: 242.000€, 241.000€ eta 234.000€. Ikasturte berriari begira, laguntzarik handiena jaso duten Euskal Etxeen artean daude, besteak beste, Federación de Entiedades Vasco-Argentinas-ekoak, Euskal Etxea-Centre Cultural de Barcelona, Euskal Etxea-Hogar Vasco de Madrid, Pariseko Eskual Etxea eta Bordeleko Eskualdunen Biltzarra.
Euskal etxeetan euskararen presentzia berreskuratzeko asmoarekin sortu zen Argentinan Euskaraz egitasmoa 1990ean eta, urte batzuk geroago, Euskara Munduan bilakatu zen. 2018tik aurrera Etxepare Euskal Institututik kudeatzen da programa eta eginkizun hauek burutzen dira: irakasleen trebakuntza, euskarazko eskolak bideratzeko materialez hornitzea, eta helburu horri begirako helduen euskara-ikastaroak diruz laguntzea.