Euskaraz hitz egiten duten bitartean euskaldunen eta euskal kulturaren iraupena bermatuta dago
Euskara. Kultura. Mundura.
Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa bisitariz bete zen atzo, Mark Kurlansky kazetari eta idazle esatubatuarrak bertan eskaini zuen “Euskaldunak eta itsasoa” mintzaldiak bultzatuta. “The Basque History of the World “ edo “Cod” mundu mailako best seller-en egileak euskaldunok mendeetan zehar itsasoarekin izan duten harremanaz mintzatu zen, bai eta harreman horrek euskaldunongan eta euskaldunon nazioarteko itzalari dagozkion ondorioez ere. Segidan ikusleek egin zizkioten denetariko galderak ere erantzun zituen gero. Eguraldi kaskarrari aurre eginda Pasai San Pedroko ontziolara hurbildu ziren lagun askok Kurlanskyk idatzitako liburuak zeramatzaten besapean; egilea luze aritu zen gero haiek sinatzen.
Baikor agertu zen idazlea euskarak eta euskal kulturak egun bizi duten susperraldiaren aurrean, inoiz baino sendoago ikusten dituenak, eta bereziki belaunaldi batek pairatu behar izan zuen itotzea kontuan hartuta. 70. hamarkadan lehen aldiz Euskal Herrira kazetari gisa etorri zenean, artean harentzat erabat ezezaguna zen euskararen doinua nekez entzun zitekeela gogoratu zuen.
Atzoko hitzaldia Donostia 2016k antolatu zuen, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin, eta irekiera eman zien laster abian jarriko diren San Juan Baleontzia eraikitzearen inguruko ekitaldiei.
Mark Kurlanskyri buruzko argibide gehiago.
Ikusi hitzaldiko argazki gehiago

Mahaiko irudian, Xabier Paya Donostia 2016ko arduraduna, Mark Kurlansky idazlea eta Xabier Agote Albaola Itsas Kultur Erakundeko presidentea.