Excellence in Basque Studies V Udako Ikastaroak Mariasun Landa omenduko du aurten

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-06-02

Etxepare Euskal Institutuak Atzerriko Unibertsitateetan Euskara eta Euskal Kultura Irakasteko Prestakuntza Ikastaroa antolatu du aurtengoan ere, UPV-EHUko Udako Ikastaroekin lankidetzan eta aurten ere Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria den Mari Jose Olaziregiren zuzendaritzapean.  Etxepare Euskal Institutuak 34 irakurletza ditu egun Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kultura irakasten duten 27 irakurle ditu. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen formazioa sendotu nahi du -interesa duen edonorentzat ere zabalik badago ere- eta horretarako euskal kulturaren jakintza arlo desberdinetako adituak gonbidatzen ditu urtero. 

Ikastaroak Excellence in Basque Studies V. Mariasun Landaren omenez izena du aurten eta protagonista berezi bat izango du: Mariasun Landa haur eta gazte literaturako idazlea, Bernardo Atxagarekin batera euskal idazlerik itzuliena dena. Programak haur eta gazte literatura, genero ikasketak, irakurzaletasuna garai digitalean edo gizarte eleanitzek idazleari sortzen dizkioten erronkak izango ditu aipagai; besteak beste, Landak urtetan jorratu dituen atalak.

Mintegi praktikoetan, bestalde, euskal sinbologiari, unibertsitatean euskara irakasterakoan sortzen diren zailtasunei aurre egiteko tresnei eta irakasteko erabilgarri izan daitezkeen denetariko baliabideei erreparatuko diete.

Etxepare Euskal Institutuak Atzerriko Unibertsitateetan Euskara eta Euskal Kultura Irakasteko Prestakuntza Ikastaroa antolatu du aurtengoan ere, UPV-EHUko Udako Ikastaroekin lankidetzan eta aurten ere Institutuko Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria den Mari Jose Olaziregiren zuzendaritzapean.  Etxepare Euskal Institutuak 34 irakurletza ditu egun Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kultura irakasten duten 27 irakurle ditu. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen formazioa sendotu nahi du -interesa duen edonorentzat ere zabalik badago ere- eta horretarako euskal kulturaren jakintza arlo desberdinetako adituak gonbidatzen ditu urtero. 

 

Ikastaroak Excellence in Basque Studies V. Mariasun Landaren omenez izena du aurten eta protagonista berezi bat izango du: Mariasun Landa haur eta gazte literaturako idazlea, Bernardo Atxagarekin batera euskal idazlerik itzuliena dena. Programak haur eta gazte literatura, genero ikasketak, irakurzaletasuna garai digitalean edo gizarte eleanitzek idazleari sortzen dizkioten erronkak izango ditu aipagai; besteak beste, Landak urtetan jorratu dituen atalak.  Mintegi praktikoetan, bestalde, euskal sinbologiari, unibertsitatean euskara irakasterakoan sortzen diren zailtasunei aurre egiteko tresnei eta irakasteko erabilgarri izan daitezkeen denetariko baliabideei erreparatuko diete.

 

Irakasleen artean atzerriko adituak nahiz bertakoak izango dira: Olga Anokhina (Centre National de la Recherche Scientifique, Paris), Francesc Xavier Pla i Barbero  (Universitat de Girona), Gemma Lluch (Universitat de València), Gema Lasarte (UPV/EHU), Nerea Arruti (University of Aberdeen) eta Mikel Ayerbe (UPV-EHU).  Mintegi praktikoak, berriz, Etxepare Euskal Institutuaren sareko hainbat irakurlek emango dituzte: Miren Ibarluzea (Université Sorbonne Nouvelle III, Paris), Gorka Mercero (University of Liverpool) eta Aitor Arruza (University of Warsaw, Varsovia).

 

Uztailaren 9an, gainera, publiko orokorrari zabalik izango den irakurketa literarioa izango da Donostiako Aquariumean, Mariasun Landarekin solasean izenburupean. Bertan Bernardo Atxaga, Juan Kruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Miren Agur Meabe, Miquel Desclot eta Fina Casadelrrey idazleek esku hartuko dute, zuzenean marrazkiak sortuko dituzten Antton Olariaga, Elena Odriozola eta Jokin Mitxelena ilustratzaileekin batera; Juantxo Zeberio musikaria lagun izango duten pianoan.

 

Ikastaroa Donostiako Miramar Jauregian egingo da eta 30 orduko balio akademikoa izango du;  matrikulatzeko epea zabalik da honezkero.

 

PROGRAMA OSO-OSORIK, ESTEKA HONETAN

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.