Glocal in Progress: Zinemaldiaren ekimen berria hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatutako ekoizpenentzat
Euskara. Kultura. Mundura.
Donostiako Zinemaldiak Glocal in Progess industriaren ekimen berria jarri du abian: hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatutako Europako ekoizpenei zuzenduta dago, hala nola euskaraz errodatutakoei. Izen ematea zabalik dago jada eta ekainaren 30ean bukatuko da. Porposamen berria irailaren 25, 26 eta 27an gauzatuko da, Zinema Eraikitzen 32 eta Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroa egingo diren egun beretan.
Donostiako Zinemaldiak Glocal in Progess industriaren ekimen berria jarri du abian: hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatutako Europako ekoizpenei zuzenduta dago, hala nola euskaraz errodatutakoei. Izen ematea zabalik dago jada eta ekainaren 30ean bukatuko da. Porposamen berria irailaren 25, 26 eta 27an gauzatuko da, Zinema Eraikitzen 32 eta Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroa egingo diren egun beretan.
Glocal in Progress-en baitan, postprodukzio-fasean dauden aurrez hautatutako hiru film luze aurkeztuko dira, filmak amaitzen eta nazioartean zabaltzen lagundu dezakeen talde baten aurrean. Talde horretan, ekoizleak, banatzaileak, salmenta-agenteak eta programatzaileak egongo dira, besteak beste.
Helburua da hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatuta dauden Europako produkzioak ezagutzera ematea, euskarazkoak barne –hau da, alemanez, errusieraz, frantsesez, gaztelaniaz, ingelesez edo italieraz filmatuta ez daudenak–, kolaborazioak erraztea, koprodukzioak sustatzea eta film horiek hedatzen laguntzea. Beraz, ekimena erakuslehio aparta izan daiteke euskal ekoizepenentzat.
Glocal in Progressen hautatutako filmek Glocal in Progress Industria Saria jasotzeko aukera izango dute. Horri esker, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones eta No Problem Sonido enpresek film irabazlearen postprodukzio zerbitzuak hartuko dituzte. Gainera, Glocal in Progress saria emango da. Glocal in Progress Industria Sariaren film irabazlearen produktore gehiengodunarentzako 10.000 euro dira.
Ekimen honekin, sorkuntzaren aldeko apustua indartzen du Zinemaldiak. 2002an heldu zion ildo horri, Zinema Eraikitzen abiarazita. Industriako jarduera hori aitzindaria izan zen garai hartan, eta hari esker izan zuten Latinoamerikako produkzio askok amaitzeko modua. Lan hori, 2012tik aurrera, garapenean dauden proiektu europar eta latinoamerikarrei zuzendutako Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren bidez osatzen da.
Ekimen hau Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren babesletzari eta Europa Creativa MEDIAren laguntzari esker da posible, eta honako hauen lankidetzari esker: Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones eta No problem Sonido.
Informazio osatua eta izen ematea esteka honetan auki daitezke.