Haizea Barcenilla hautatu dute Tokyoko AITn egonaldi artistikoa egiteko
Euskara. Kultura. Mundura.
Haizea Barcenillaren "The Eventual Common" egitasmoa hautatu dute Tokyoko AIT gunean egonaldi artistikoa burutzeko.
Programa hau Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa eta AIT– Arts Initiative Tokyo-ren arteko ekimen bat da, Acción Cultural Española AC/E, Etxepare Euskal Institutoa, Eu Japan Fest eta The Agency for Cultural Affairs Government of Japan-en elkarlanarekin burutua. Programa honen helburua japoniar eta euskal kontestu artistikoaren ezagutza eta esperientziaren elkartrukaketa hedatzea eta sustatzea da.
Proposamenak bidaltzeko epea ireki zenetik, 15 proiektu aurkeztu dira: 7 izan dira komisario japoniarrek aurkeztu dituztenak eta 8 euskal komisarioek bidalitakoak.
Tabakalerak eta Arts Initiative Tokyo-k osatu duten balorazio batzordeak ondorioztatutakoaren arabera, bai Haizea Barcenillak, bai Maki Nishidak aurkeztutako lanek egonaldi honetarako aukeratuak izateko kalitate eta baldintzak betetzen dituzte.
Programa hau Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa eta AIT– Arts Initiative Tokyo-ren arteko ekimen bat da, Acción Cultural Española AC/E, Etxepare Euskal Institutoa, Eu Japan Fest eta The Agency for Cultural Affairs Government of Japan-en elkarlanarekin burutua. Programa honen helburua japoniar eta euskal kontestu artistikoaren ezagutza eta esperientziaren elkartrukaketa hedatzea eta sustatzea da.
Proposamenak bidaltzeko epea ireki zenetik, 15 proiektu aurkeztu dira: 7 izan dira komisario japoniarrek aurkeztu dituztenak eta 8 euskal komisarioek bidalitakoak.
Tabakalerak eta Arts Initiative Tokyo-k osatu duten balorazio batzordeak ondorioztatutakoaren arabera, bai Haizea Barcenillak, bai Maki Nishidak aurkeztutako lanek egonaldi honetarako aukeratuak izateko kalitate eta baldintzak betetzen dituzte. Era berean, bi eskatzaileen ibilbide profesionalak egonaldiak aurrera eramateko aproposak direla azaldu du batzordeak, bai eta programa honek helburu duen elkartrukaketa kontestu honi etekin osoa ateratzeko ere.
Egonaldiak lau asteko iraupena izango du. Haizea Barcenilla abenduan egongo da Tokion eta Maki Nishidak Tabakaleran lan egingo du azaroaren 21etik abenduaren 18ra arte.
Haizea Barcenilla
Komisario independentea da. Espazio publikoa eta pribatuaren inguruko ikerketa garatzen du, eremu hauek “amankomunarekin” duten erlazioa ikertzen du zehazki; amankomuna, nolabait, baliabide material eta ez materialekin erlazionatuta, jabetzaren ideiarekin kontrastatuz. Japoniako egonaldia lan honekin jarraitzeko aprobetxatuko du Barcenillak.
Artearen Historia ikasi zuen eta ondoren, Londoneko Goldsmiths eskolan komisariotzaren inguruko masterra burutu zuen. Arte kritikari gisa jardun izan du. Erakusketen antolaketan eta askotariko argitalpenak sortzen ere badu esperientzia. Komisariotzaren formato ezberdinak interesatzen zaizkio, diskurtsoa sortu eta eztabaida sustatzeko baliagarri direnak.
2007an Colectivo Damas sortu zuen Ana García-Pinedarekin. Egun Bilbon bizi da eta bertan dihardu lanean.
Maki Nishida
Komisario japoniarra, elkarte gastronomikoen inguruko ikerketa garatuko du Tabakaleran: zein kontzeptu dagoen hauen atzean, zein den hauen historia, funtzionamendua eta euskal gizarte garaikidean duten papera.
Artearen Historia ikasi zuen Nishidak, Japonian dagoen programa ospetsuenetako batean. Londreseko Unibertsitatean Artearen Historian Masterra ere badu. Praktika artistikoekin konpromisoa duten programa eta erakunde ezberdinetan komisario gisa egin du lan Nishidak, Camdem Arts Centre o Delfina Foundation, besteak beste.
Proiektu artistikoen garapenean, ikerketan eta kritikan esperientzia handia du. Egun, Aichi Triennalen egiten du lan komisario laguntzaile bezala.
Tabakalera - AIT Tokyo
AIT sei komisario eta arte antolatzailek fundatu zuten Tokion 2001ean. Garai hartan, gune falta zegoen Tokion artea pentsatu, ikasi eta hartaz hitz egiteko. Gainera, onartu berriak ziren irabazi asmorik gabeko erakundeen inguruko legeak, eta 2002an erabaki zuten Tokioko Udalari irabazi asmorik gabeko erakunde estatus ofiziala eskatzea. Azken hamabost urteotan, Arts Initiative Tokyok (AIT) bere jarduera zentratu du zenbait egoitza programa garatzean, artista, komisario eta idazleen sorkuntza lana babesteko, mundu osoko hainbat erakunde eta fundaziorekin batera. Berriki Tokion egoitza sistema erabili duten ikasleak 90 izan dira, bost kontinenteetako 32 herrialdetatik etorriak.
2016an, Tabakalerak eta AIT Tokio-k egoitza programa bat antolatzea erabakitzen dute, komisariotza ikerketarako ideia iradokigarriak dituzten komisarioak eta ikuspegiak, ideiak eta ezagutza hedatzeko diziplinarteko praktikak trukatzeko, aldi berean landuz nola Espainian hala Japonian sustraitutako kultur testuinguruak.
Tabakalerak, arte-sorkuntzarako gunea den aldetik, egonaldi-programa bat du, artista, sortzaile eta kultur eragileei babesa emateko. Programa honen helburu nagusia arte-prozesuetan laguntzea da, bai kontzeptuarekin bai ekoizpenarekin. Irekieratik, 35 sortzaile izan dira egoiliar: 11 bertakoak, 10 estatuko beste lurraldeetatik etorritakoak eta 14 nazioartekoak.
Artisten mugikortasuna bultzatu, hartu-eman kulturala eta diziplina aniztasuna lagundu, eta sare artistikoen eraikuntza sustatu nahian, Tabakalera eta Arts Initiative Tokyo artisten trukerako egonaldi programa jartzen dute martxan.
Deialdi honekin, Tabakalerak dituen beste batzuekin bezala, espazio bat sortu nahi da artistak, eragileak eta haien proiektuak elkarren ondoan garatu daitezen, egoiliar eta eragile gonbidatuen artean lankidetzak sortzeko giroa eta aukera bultzatzeko helburuz.
Elkartrukaketa hau AC/E Acción Cultural Española-ren, Etxepare Euskal Institutoaren, Eu Japan Fest-aren eta The Agency for Cultural Affairs Government of Japan-en laguntzari esker garatu da.