Harkaitz Canok Twist eleberriaren itzulpena aurkeztuko du Bulgarian
Euskara. Kultura. Mundura.
Harkaitz Cano euskal idazleak Twist eleberria aurkeztuko du Bulgarian. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz, liburuaren bulgarierarako itzulpena eramango du herrialdeko ekimen ezberdinetara.
Urriaren 8an Elias Canetti Fundazioak antolatzen duen International Festival Literature Ruse 2016 jaialdian izango da idazlea, Ruse hirian, itzulpena aurkezteko eta bere lanaren inguruko hitzaldia eskaintzeko. Jaialdiak puntako literatura biltzen du, eta formatu ezberdinak uztartzeagatik da ezaguna: bederatzigarren edizio honetan, besteak beste, proiekzioak, umeei zuzendutako kontzertua eta hiru erakusketa programatu ditu.
Biharamunean (urriaren 9an), aldiz, Sofiako Instituto Cervantesen eskainiko du Institutuaren babesaz itzuli den eleberriaren aurkezpena.